Entzun!

ARTEAK BATURIK

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-03 16:08

Rihanna abeslari gaztea eta Josh Harnett aktorea lagunak baino gehiago izan litezke   Zeinek ez du Rihannaren “Umbrella” abestia entzun mila aldiz gutxienez irratian edo telebistan? Abeslari gaztetxo honek hasi eta berehala munduko belarri guztiak konkistatu ditu bere abesti erritmiko eta  originalekin. Baina antza, ez da bere konkista bakarra izan; egungo pertsonaia famatu desiratuenak bere oinetara ezarri dira.   Josh Harnett aktore estatubatuarra ere ez da atzean gelditu; US Weekly Magazinen arabera, bikoteak gau guztiz erromantikoa igaro zuten New York hiriko punta punta...


EUROPAKO MTV SARIAK

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-02 16:57

  ABRIL LAVIGNE IRABAZLEA, DUDARIK GABE  Atzo gauean (azaroaren 10a) Europako MTV sariak banatu ziren Munichen. Avril Lavigne eta Nelly Furtado izan ziren gaueko izarrak.     Munich-eko estadio olimpikoan egin zen gala eta nahiz eta Snoopi Dogg rapero “nazkagarria” aurkezlea izan,  ekitaldi miresgarria izan zen. Hainbat taldeen emanaldiak izan ziren:  Babyshambles taldearen agerpena nahiko harritu zitzaidan egia esan; Pete Doherty (Kate Mossen mutila izandakoa), taldearen abeslaria, izan dituen arazoen ondoren (drogak, arazo legalak…) arrigarria da taldearen ...


Kaleko artista da Morodo, bere bizitza filosofiari abesten diona: neskak, arazo pertsonalak, marihuana...Bere estiloan rap-a, hip-hop eta reggae-a nahasten dira, azkenean,  propioa duen estilo bats sortuz. Doinu hori asko gustatzen bazaigu ere, agian, gogokoena duguna bereizgarriena izateagatik bere ahotsa da. Sarri jokatzen du tinbrearekin, ia ezinesko egiten zaizkigun registroak sortuz oso denbora epe laburrean. Morodo ez da diskografia ezagun bateko abeslaria, aldiz, eroso sentitzen ez zenez kontaktatu zituen zigiluekin, berak sortu zuen bat: Tarifa Records. Orain sormen askatasun o...


Bob Dylan musikariak Artearen Príncipe de Asturias saria irabazi du    Saria 50.000 euroko dirusaria, Joan Miróren eskultura eta diploma batez osaturik dago.   Epaiak bere izaera “umila moduetan eta sakona mezuetan” goraipatu du saria ematerakoan.   José Lladó  epaiaren buruak irakurri zuenez, Bob Dylan-en lana “bilaketa garai baten erreflexu fidela da, non izpirituak erantzunak bilatzen dituen airean, gizakien bihotzean gordetzen diren desioak asetzeko asmoz”.   Robert Allen Zimmerman Bob Dylanen jaiotza izena da eta 1941an jaio zen, Duluth, Minessotan (EEUU)....


CHENOA

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-10-26 19:38

Chenoa, Barakaldon eta Donostian! Operación Triunfo saio arrakastatsuari esker famatua egin zen Chenoa, baina orduz geroztik abeslari honek gogor lan egin behar izan du, bere arrakasta mantentzeko. Urriaren 9an kaleratu zuen Chenoak Absurda Cenicienta, estudioko 5. diskoa. Urriaren 10ean kaleratu zen disko honetan, barietate handia eskaintzen da pop-ez jositako 12 abestien bitartez. Lan hori aurkezteko Euskal Herritik pasako den bira bat egingo du.        5. disko hau aurkezteko kontzertu-birako lehen bi emanaldiak hementxe izando dira:  Barakaldoko Rockstar Live ar...


  Bazen behin, musika bere bizitzaren alderdi guztietara eraman nahi zuen pertsona bat. Baina, musika honek izen eta abizen propioak zituen: Elvis Presley. Fan sutsu askorentzat bezala, Ariel Santamariarentzat, bere idoloa, jarraitu beharreko bizitza estilo bihurtu zen.   Gauzak horrela, Elvisen jarraitzaile handienek bezala, Ariel Santamaria Elvis gisa janzten da eta edozein momentu aprobetxatzen du rock and roll-aren erregea goraipatzeko. Puntu honetaraino ez dago ezer harrigarririk historia honetan. Bitxikeria, Ariel Santamaria Reus-eko (Catalunya) zinegotzia dela datza.  ...


MANU CHAO

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-10-21 15:15

LA RADIOLINA     Clandestino, Proxima estacion…esperanza eta zuzenean grabatutako DVD bat argitaratu ondoren, erdi euskalduna den abeslari hau, La radiolina atera du kalera. Bakarka grabatutako azken disko honetan, 21 abesti entzun daitezke. La radiolina  baliabide eskasekin grabatutako disko pertsonal bat  dirudien arren, Mario Caldato eta Andrew Scheps produktoreen laguntza izan du.  Disko honetan regge, rock eta punk-ez kutxatutako abestiak entzun daitezke. Aipatu beharrekoa da, diskoak bost abesti estra dituela. “Rainin in paradise” disko honetako lehen single...


YELLOWCARD

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-10-20 20:01

Pete Mosely-k Yellowcard utziko du   Yellowcard musika taldeko baxuak taldea utziko duela iragarri du hil honetako 17an.   Musikariak honako eskutitza eskegi du Yellocard taldearen web orrialde ofizialean; “Hello everyone,  We wanted to let you know that I have chosen to leave Yellowcard and pursue other endeavors. It has been an honor creating music together and I want to wish them the very best in everything they put their hands to. its been a blessing to have been able to travel the world and perform music. I would like to thank everyone who has supported us through all th...


Hanna Madriden, “Ciudad Pegaso” izeneko periferiako auzo langilean hazi zen. Amets bat betetzea zaila den leku horietako batean. Baina, Hannaren talentua denbora luzez ezkutuan izatea ezinezkoa da eta horregatk hogeita bi urte besterik ez dituela lortu du arrakasta, ametsa egi bihurtuz.   Bizitzaren paradoxak zer izaten diren eta bere izena ezagutaraztea Bigas Luna zuzendariari zor dio honek filme baterako bere musika erabili duelako. Izan ere, “Yo soy la Juani” filmean Hanna izan zitekeen neska gazte baten abenturak kontatzen dira abeslari izatera heltzeko gainditzen dituen oztopo guz...


The Killers; SAWDUST

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-10-14 11:00

JAKIN!   The Killers     SAWDUST   AZAROAK 13 DISKO BERRIA SALGAI   The Killers taldeak bere hirugarren diskoa aterako du datorren hilabetean. Azken disko errekopilazio bat da, aurreko bi bildumetan egindako lan onenak jasoko dituena.   Rock indie estiloko musika talde estatubatuar hau orain dela bost urte jaio zen Las Vegas-en. Bi disko atera ditu orain arte; bigarrena, Sam´s Town, lehengo urteko urrian entzun ahal izan genuen lehenbizikoz. Hala ere, jada lehenengo bildumak, Hot Fuss, izugarrizko arrakasta lortu zuen, ez bakarrik Estatu Batuetan, mundu osoan...


entzun 1456132249025

Entzun! Entzun guztiok!! Blog berri bat jaio da! Blog honen jaiotza klaseko proiektu baten funtzioa betetzeko izan da. Blog jaioberri honek MUSIKA maite du biziki eta beraz, musika du elikagai. Guk ere asko maite dugu musika, eta beraz, gogoz elikatuko dugu blog txiki hau, sendo eta osasuntsu hazi dadin. Noski, jaioberri guztien antzera, ez da lan xamurra izango bere heziketa osatzea. Baina saiatuko gara. Guk bezalaxe musika zaleak baldin bazarete lagun iezaguzue Blog honen eraketan! Sibemol