Zinegotzi rockero baten arazoak

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-10-22 21:32

 

Bazen behin, musika bere bizitzaren alderdi guztietara eraman nahi zuen pertsona bat. Baina, musika honek izen eta abizen propioak zituen: Elvis Presley. Fan sutsu askorentzat bezala, Ariel Santamariarentzat, bere idoloa, jarraitu beharreko bizitza estilo bihurtu zen.

 

Gauzak horrela, Elvisen jarraitzaile handienek bezala, Ariel Santamaria Elvis gisa janzten da eta edozein momentu aprobetxatzen du rock and roll-aren erregea goraipatzeko. Puntu honetaraino ez dago ezer harrigarririk historia honetan. Bitxikeria, Ariel Santamaria Reus-eko (Catalunya) zinegotzia dela datza.

 

Baina zaletasun honek arazoak ekarri dizkio, izan ere, polemika sortu da bere inguruan. Alkateak ez dio utzi nahi bikoteak ezkontzen, bere esanetan “Santamariaren gehiegikeriak ez baititu ulertzen” eta zinegotziek instituzioen irudia mantendu behar dutela gaineratzen du. Dena den, 15 bikoteren eskaera du dagoeneko.

 

Arazo hau konpondu nahian, ezkondu behar dituen bikoteak eurak ere Elvis Presleyen janzkera eramatea proposatu du, ezbairik gabe, oso ezkontza rockeroak izango dira horrela gertatuz gero. Irtetean, gainera, Elvis katalan honek gitarraz alaituko ditu ezkonberriak.

 

 

 

 

 


Utzi iruzkina: