Gustuko artisten txokoa: Hanna

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-10-15 16:15

Hanna Madriden, “Ciudad Pegaso” izeneko periferiako auzo langilean hazi zen. Amets bat betetzea zaila den leku horietako batean. Baina, Hannaren talentua denbora luzez ezkutuan izatea ezinezkoa da eta horregatk hogeita bi urte besterik ez dituela lortu du arrakasta, ametsa egi bihurtuz.

 

Bizitzaren paradoxak zer izaten diren eta bere izena ezagutaraztea Bigas Luna zuzendariari zor dio honek filme baterako bere musika erabili duelako. Izan ere, “Yo soy la Juani” filmean Hanna izan zitekeen neska gazte baten abenturak kontatzen dira abeslari izatera heltzeko gainditzen dituen oztopo guztietan zehar.

 

Horrez gain,“Como la vida” izeneko bere abestia Espainiako biraren kantu ofizial aukeratu dute eta bere musika audientzia handienak dituzten irratietan jartzen hasiak dira etengabe. “Pura Hanna”  lehen diskoa atera berria duela espero ez zuen arrakasta lortu du artista madrildarrak.

 

 “Pura Hanna”-n, melodia indartsua da baina baita sentibera ere, ahotsa, berriz lotsagabea eta letra, gogorra bezain erreala. Bihotzetik ateratzen zaion musika dela dio Hannak eta beharbada horregatik iristen da zuzenean entzulearen bihotzera.


Utzi iruzkina: