The Killers; SAWDUST
JAKIN!
The Killers
SAWDUST
AZAROAK 13 DISKO BERRIA SALGAI
The Killers taldeak bere hirugarren diskoa aterako du datorren hilabetean. Azken disko errekopilazio bat da, aurreko bi bildumetan egindako lan onenak jasoko dituena.
Rock indie estiloko musika talde estatubatuar hau orain dela bost urte jaio zen Las Vegas-en. Bi disko atera ditu orain arte; bigarrena, Sam´s Town, lehengo urteko urrian entzun ahal izan genuen lehenbizikoz. Hala ere, jada lehenengo bildumak, Hot Fuss, izugarrizko arrakasta lortu zuen, ez bakarrik Estatu Batuetan, mundu osoan zehar baizik.
The Killes taldearen "Somebody Told Me" lehen singleak izugarrizko arrakasta lortu zuen Ingalaterran. Segidan etorri zen "Mr. Brightside” taldearen abestirik famatuena. Britainia Handian horrenbesteko arrakasta eduki izanak Europan sartu zituen, eta guzti honek beren lehen diskoaren arrakasta absolutua suposatu zuen.
Bi urte beranduago beraz, taldea bigarren bildumarekin ausartu zen. Sam´s Town diskoa Britainia Handian aurkeztu zuten lehenbizi, eta ondoren Estatu Batuetan. Salmenta arrakastatsua lortu zuten, nahiz eta zenbait kritika jaso. "When you were young" eta "Bones” singleek Top Ten-aren erregetza lortu zuten.
Taldekideak:
Brandon Flowers – Ahotsa eta Teklatua
David Brent "Dave" Keuning – Gitarra
Mark Stoermer – Baxua
Ronald "Ronnie" Vannucci Jr. – Bateria
Diskografia
2004 - Hot Fuss
Platinozko disko bikoitza, Australia.
Platinozko disko hirukoitza, Estatu Batuak
Platinozko disko laukoitza, Britainia Handia
6,5 milioi kopia mundu osoan zehar salduta.
2006 - Sam's Town
Platinozko disko bikoitza, Estatu Batuak, Kanada eta Zelanda Berria.
Platinozko disko bikoitza, Australia
Platinozko disko hirukoitza, Britainia Handia
3,5 milioi kopia mundu osoan zehar salduta.
2007 - Sawdust
Azaroak 13 salgai. Errekopilazioa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: