Bob Dylan Saritua Espainian

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-10-28 18:30

Bob Dylan musikariak Artearen Príncipe de Asturias saria irabazi du

 

 Saria 50.000 euroko dirusaria, Joan Miróren eskultura eta diploma batez osaturik dago.

 

Epaiak bere izaera “umila moduetan eta sakona mezuetan” goraipatu du saria ematerakoan.

 

José Lladó  epaiaren buruak irakurri zuenez, Bob Dylan-en lana “bilaketa garai baten erreflexu fidela da, non izpirituak erantzunak bilatzen dituen airean, gizakien bihotzean gordetzen diren desioak asetzeko asmoz”.

 

Robert Allen Zimmerman Bob Dylanen jaiotza izena da eta 1941an jaio zen, Duluth, Minessotan (EEUU). Dylan XX mendeko musikari garrantzitsuenetarikoa da, eta 'Knocking on heaven's door' edo 'Like a rolling stone' bezalako abesti ezagunen aita da. Honez gain Literatura Nobel Sarirako hautagai izan da askotan.

Aipatzekoa da bere azken diskoak, 'Modern Times', aurtengo abuztuan ateratakoa, berriz ere ipini duela Dylan maisua, bere 65 urteekin, musika zerrenden goialdean Estatu Batuetan.

 

Aurtengo beste hautagaiak, María Joao Pires pianista portugaldarra, Frank Gehry y Rafael Moneo arkitektoak eta Andrew Lloyd Weber musikaria ziren. Iazko edizioan,  Pedro Almodóvar espainiar zuzendariak jaso zuen sari preziatu hau.

 


Utzi iruzkina: