CHENOA
Chenoa, Barakaldon eta Donostian!
Operación Triunfo saio arrakastatsuari esker famatua egin zen Chenoa, baina orduz geroztik abeslari honek gogor lan egin behar izan du, bere arrakasta mantentzeko. Urriaren 9an kaleratu zuen Chenoak Absurda Cenicienta, estudioko 5. diskoa. Urriaren 10ean kaleratu zen disko honetan, barietate handia eskaintzen da pop-ez jositako 12 abestien bitartez. Lan hori aurkezteko Euskal Herritik pasako den bira bat egingo du.
5. disko hau aurkezteko kontzertu-birako lehen bi emanaldiak hementxe izando dira: Barakaldoko Rockstar Live aretoan izango du lehen emanaldia gaur (urriak 26) eta bigarrena berriz, Donostiako Rockstar aretoan, izando da bihar (urriak 27).
Argentinan jatorria duen abeslari honek, emanaldi hauek oso bereziak izango direla azaldu du. Absurda Cenicienta aurkezteko, formatu txikiaren aldeko apustua egin duela azaldu du abeslariak, alde batetik, garai bateko kontzertuak gogora ekartzeko, eta baita orain arte ohituta izan gaituen muntaia erraldoiak alde batera utzi nahi dituelako oaringoz.
Diskoaren lehen singlea, "todo ira bien",www.chenoa.net web ggunean entzun daiteke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: