GABON MUSIKALAK

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-12-16 22:13
1

Erosi eta gozatu!!!!

 

 

 

 

Zer dira gaur egun gabonak? Jesusen jaiotzaren ospakizuna? Mistikotasuna, fedea, solidaritatea, maitasuna… honelako sentimenduak berreskuratzeko unea? Geure bizitzari parentesi bat egiteko tartea? Dirua urteko beste garaietan baino hamar aldiz gehiago gastatzeko egunak?

 

Guzti hauek izango dira, eta beste mila arrazoi daude historiako festarik ezagunenak ospatzeko. Nik bat aukeratu dut; izan gaitezen geure buruarekin, edo hobeto esanda geure bihotzarekin mimosoi. Utz diezaiogun bere kapritxo absurduenak bete ditzan, egin ditzagun normalean, egunerokotasunean egiten ez ditugun gauzak. Disfruta dezagun gehien gozatu arazten diguten gauza horiekin.

 

Eta musika bada bihotzak eskatzen digun kapritxo hori? Bada ez da aldi hobeagorik gabonak baino musika erosteko. Musika taldeek egun hauek aukeratzen dituzte bere errekopilatorio xarmangarrienak edota disko harrigarrienak ateratzeko. Arrazoiak bistan daude.

 

Horregatik, kontsumitzaile bihur gaitezke gabonetan; behin bada ere, diru zorroari erreparatu gabe bihotzari jarraiki eros dezakegu hainbeste desio duguna. Eta bai, badakit horrek epe luzera kapitalismoan oraindik gehiago sar gaitzakeela, objektuen goraipamena eta dirua botatzearen mendekotasuna hurbilduko zaizkigula. 

 

Baina ez al dugu esan gabonak normaltasunean egiten ez ditugun erokeria txiki horiek egiteko aldi aproposa direla? Ez da egutegian jartzen duelako; ez da urtea bukatzen delako, ez eta Olentzerotan eta Erregetan erregaliak egin behar direlako.

 

Hau, gure bihotzak eskatzen digulako egin behar da, ez behartuta. Sentimenduz, inpultsoz nahi bat asetzea dasta ezazue; ez da hilgarria, eta benetan diotsuet, izugarrizko plazera ematen du. Une txiki batetan bada ere, boteretsu sentituko zara, libre nahi zenuena betetzeko, loturarik gabe, desio zenuena esku tartean altxor baten moduan eutsiz.

 

Disfruta ezazue beraz gabonekin; azken finean, egun magikoak dira, ezberdinak eta libreak, opariz, maitasunez eta sorpresaz beteak. Ez utzi pasatzen!!!

 

 

GABON ZORIONTSUAK IGARO ITZAZUE!!!!

 

 

 

soriakobanderaduna

soriakobanderaduna 2007-12-17 09:42 #1

<P>Gora gabonak izan Jesukristogatik edo La Pollako Evaristogatik! Niri bost! Oporrak behar ditut eta azkenean hori da ekartzen duena.</P>
<P>Nik gabonetarako beste eskakizun bat egingo nuke (kalean gabon kantak ez jartzea jada bete dute, horregatik bakar bat). Eskatu Cd birjinak, dozenaka. Agian, Auzitegi Nazionalak epaituko nau euskaraz apologia del piratismo egiteagatik baina kantatzen duen herria ez da inoiz hiltzen. Kopiatu dezagun, jeitsi dezagun. Gaur egun talde gutxik (edo produktore agian hobeto) merezi baitu 10 eurotik kgora ordaintzeak. Ez dezagun marketinaren amua irentsi, argiak izan gaitezen, mesedez. Bihotzarekin berdin portatuko gara eta poltsikoekin hobeto. Pena gabonetan kontzientzia sentibera izaten dugula eta gure inozentzia baliatzen dutela artistek eta produktore "artistek". Zabaldu begiak, ireki belarriak eta jeitsi bildur gabe!!</P>


Utzi iruzkina: