Gustoko artisten txokoa:Morodo

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-10-31 22:35

Kaleko artista da Morodo, bere bizitza filosofiari abesten diona: neskak, arazo pertsonalak, marihuana...Bere estiloan rap-a, hip-hop eta reggae-a nahasten dira, azkenean,  propioa duen estilo bats sortuz.

Doinu hori asko gustatzen bazaigu ere, agian, gogokoena duguna bereizgarriena izateagatik bere ahotsa da. Sarri jokatzen du tinbrearekin, ia ezinesko egiten zaizkigun registroak sortuz oso denbora epe laburrean.

Morodo ez da diskografia ezagun bateko abeslaria, aldiz, eroso sentitzen ez zenez kontaktatu zituen zigiluekin, berak sortu zuen bat: Tarifa Records. Orain sormen askatasun osoa du eta hori ezbairik gabe antzematen da emaitza berezi horretan.

Meritu gehiago ematen dio honek abeslari madrildarrari, izan ere, gaur egun, gauzak ez badira errazak diskografia munduan ezta "triunfitoentzat" ere, are zailagoa da bidea beraien bidea eurek egin nahi duten artistentzat. Morodo ez da beldurtu eta bere arrakasta ez da izan marketing kanpaina bat ahoz ahoko lorpen bat baizik.

Interneten ikus ditzazkegu bere bideoak kontzertuak, bideoklipak... Teknikoki hoberena ez bada ere, gure gustokoena honako hau da Morodo bere onenean ikus dezakegulako:baliabide gutxirekin eta lagun bat alboan duela. Adiskide honen begiak ikusita, Morodok betaurrekoen atzean dituenak imaginatu ditzazkegu, reagge-a ez delako beretzat musika estilo bat soilik, arlo guztietan bizi behar den filosofia baizik.

http://www.youtube.com/watch?v=7QeAknq6-ks

 


Utzi iruzkina: