ARTEAK BATURIK
Rihanna abeslari gaztea eta Josh Harnett aktorea lagunak baino gehiago izan litezke
Zeinek ez du Rihannaren “Umbrella” abestia entzun mila aldiz gutxienez irratian edo telebistan? Abeslari gaztetxo honek hasi eta berehala munduko belarri guztiak konkistatu ditu bere abesti erritmiko eta originalekin. Baina antza, ez da bere konkista bakarra izan; egungo pertsonaia famatu desiratuenak bere oinetara ezarri dira.
Josh Harnett aktore estatubatuarra ere ez da atzean gelditu; US Weekly Magazinen arabera, bikoteak gau guztiz erromantikoa igaro zuten New York hiriko punta puntako jatetxe batetan.
Maitasun istorio baten hasiera ote? Oraingoz, bietako inork ez du albistea ziurtatu, baina egia balitz musika eta zinemaren arteko batasuna izango litzateke.
Bitartean, ez dugu Rihanna gaztea zoriondu besterik, bere 19 urteekin arrakasta paregabea lortzeagatik bere azken singlearekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: