EUROPAKO MTV SARIAK

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-02 16:57

 

ABRIL LAVIGNE IRABAZLEA, DUDARIK GABE  Avril Lavigne at the 2007 MTV Europe Awards

Atzo gauean (azaroaren 10a) Europako MTV sariak banatu ziren Munichen. Avril Lavigne eta Nelly Furtado izan ziren gaueko izarrak.

 

  Munich-eko estadio olimpikoan egin zen gala eta nahiz eta Snoopi Dogg rapero “nazkagarria” aurkezlea izan,  ekitaldi miresgarria izan zen. Hainbat taldeen emanaldiak izan ziren:  Babyshambles taldearen agerpena nahiko harritu zitzaidan egia esan; Pete Doherty (Kate Mossen mutila izandakoa), taldearen abeslaria, izan dituen arazoen ondoren (drogak, arazo legalak…) arrigarria da taldearen liderra izaten jarraitzea, eta arrigarriagoa da oraindik, atzo eman zuten moduko kontzertuak eskaintzen jarraitzea. Horrez gain, Tokio Hotel taldearen emanaldia ere, nahiko gustatu zitzaidan, alemaniako gazteak, Municheko nerabe guztiak altxa zituzten.

 

Baina dudarik gabe, atzokoa kanadiarren gaua izan zen, eta merezia gainera: Avril Lavignek bakarlari onenaren eta, kanta onenaren (Girlfriend) sariak irabazi zituen eta Nelly Furtadok berriz disko onenenaren saria Loose lanarekin.

 

 Beste zenbait sari ordea, ez ziren hain gustukoak izan; adibidez, ulergaitza iruditu zitzaidan  Linking Park talde “errepikakorrari”, talde onenaren saria ematea eta baita Justin Timberlake abeslari eta dantzaria esku hutsez joatea.


Utzi iruzkina: