Iragarkiak Musikan

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-12-10 21:35

SINBIOSIA

Musika, publizitatearen txoko maitatuenetako bat izan da betidanik. Publizitateak betidanik erabili du musika publizitatea sartzeko. Abeslariak  produktuak erabiltzen eta hauen markak oso argi erakusten ikusi ditugu askotan.

 

 

Ikus dezakegunez, musikaren mundua publizitatearen mundua ere bada. Arrazoi garbia dago horretarako; bideoklip bat ikusten dugun bakoitzean, pertsonaia, musika, paisaia, eta abarrekin ikusten dugunean, subkontzienteko desioak, ametsak elikatzen ditugu. Geure burua konparatzen dugu bertako pertsonaiekin, eta beraien ezaugarriak bereganatzeko desira sentitzen dugu.

 

Honen  efektua benetan eraginkorra da;  kontsumitzaileak aurpegi ezagun bat ikusten du, abeslari horrekin identifikatzen da eta  konfiantza sentsazioa sortzen dio, baita  glamour eta protagonismo sentsazioa ere. Bere irudira hurbiltzen da, bere “antza” hartzeko aukera du.

 

Musikak eta publizitateak binkulu benetan estua izan dute betidanik. Bertan abeslaririk ausartenak eta bisualistenak ikusi ditugu, ondoren gure gustuak

markatu dituztenak.

 

Horrez gain, argi gelditu da askoz gehiago identifikatzen garela bideoklip batetan ikusitako gustuko abeslari batekin modelo anonimo batekin baino; Indar handiagoa dauka aurpegi ezagun batek.

 

Beraz, esan genezake publizitatea eta musika lagun onak direla, elkar laguntzen baitute, elkar bizitza estua daramatelako. Horregatik, ideia hona da publizitatea eta musika nahastea, beti ere modu moderatu batetan.

 

 

 


Utzi iruzkina: