GABONETAKO KANTA
ABENDUAK 24, DANOK KALERA!!!
Ongi dakizuenez, gaur abenduak 24 dugu, gabon kanten eguna alegia. Eta beharbada arraroa egingo zaizue , baina nik biziki hartzen dut parte egun berezi honetan. Bai badakit bihar datorrela Olentzero, edo Papa Noel zertxobait bereziak direnentzat; baina askok ahaztu egiten dute abesti hauek ere erregali bat direla, ez beti belarrientzat baina bai bihotzentzat.
Esan bezala, nik sutsuki parte hartzen dut egun honetan; 23an jada lagun batzuekin bildu eta arratsalde pasa egin ohi dugu gure erdigune maitetik zehar ahotsak urratzen eta poltsikoak betetzen. 24a noski gure egun preziatuena da; gure ahotsek inoiz baino hozenago abesten dute kalez kale. Lotsatiak direnak joko honetatik at gelditu behark odute tamalez; baina zin dagizuet benetan dibertigarria dela txikitatik ikasi ditugun abesti errepikakor baina xarmangarri hauek gogoratu eta berreskuratzea.
Baina politena ez dira abestiak, ezta gutxiago ere dirua; politena, urtero lagun berdinak bildu, zertxobait doinuak prestatu, eta poltsarekin betiko bazterrean danok batera ahotsak batzea da. Horrek ez du preziorik. Eta gureak bihurtu diren abesti ezagun hauek abesten ditugun bitartean, jendearen irribarreak eta harridurak ikusten ditugu, eta dibertitu egiten gara, haiek direlako lotsa eta sorpresa eramaten dituztenak gure ordez, eta beraiek ere dibertitu egiten dira gurekin, eta azkenean eguberritako helburua betetzen dugu; Jendea zertxobait Zoriontsuago bueltatzea beren etxeetara.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: