pereza

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-12-23 13:14

Pasa den ostiralean, Santo Tomas eguna, Perezaren kontzertuan egon nintzen, Bilbao Exxhibition Center-en (taldea Aproximaciones diskoaren aurkezpena egin zuen).

 

Kontzertua bederatzitan hasi zen teloneroekin, baina arazo teknikoak... direla eta, Madrilgo bikotea ez zen hamarrak arte agertu. Bikotea oso estilo "rokeroarekin" azaladu zen eszenatokian, eta publikoa agurtu ondoren "estrella polar" abestia jotzen hasi ziren.

Ruben eta Leybak, jarrera bikaina izan zuten jendaurrearekin (abesteaz gain, historioak, txisteak... kontatu zizkiguten). Aipatu beharrekoa da, erabat harrituta geratu nintzela Leibaren aurpegia hurbiletik ikusi nuenean, ze oso aurpegi eroria zeraman.

Bi ordu iraun zuen kontzertua izan zen, eta oso amaiera ona izan zuen; Perezaren "pienso en aquella tarde" klasikoarekin amaitu baitzen. Bukatzeko, esan, nere esperientzia oso ona izan zela, eta berriro bizitzeko aukera izaten badut, argi dago errepikatuko dudala.


Utzi iruzkina: