Marilin Manson-en espektakulua
Marilyn Manson BECen
Azaroaren 23an, Marilyn Manson Barakaldora iritsiko da bere musika industriala eskaintzera. Odola, makillajea eta rock gogorra oinarri duen talde honek, bere irizpide berdinak jarraitzen dituen teloneroak izando ditu.
Ulertezina da horrelako talde sadiko batek horrenbesteko arrakasta lortu izana; izan ere, dituen jarraitzaileaz gain, zenbait sari irabazi ditu. Talde honen helburua ustez, gizarte amerikarrarekiko ukoa egitea da, baina nere iritziz zertsobait paradoxikoa da hori, izan ere, gizarte horretaz baliatu izan dira urte askotan zehar gaur egun duten arrakasta lortzeko. Nere ustez, talde hau, izan dituen arazo legalei esker, erakusten duen irudiari esker eta eskaintzen dituen kontzertu zatarrei esker egin da famatua, eta ez bere musika “ona” delako.
Talde probokatzaile eta “polemiko” bat besterik ez da; Talde honen kontzertu asko zentsuratuak izan dira eskaintzen zituen “espektakulo mingarriengatik” (biluzik agertzeagatik, animaliak hiltzeagatik, mormoien liburuak hausteagatik…).
Espektakuloan oinarritzen den talde heavy bat da, eta musika baino gehiago, talde honek makillagea, odola eta “soinu” gogorra du oinarri.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: