Soriako musikari buruz...
"Puta Soria!!!" gaztelaniazko birauen artean ohikoa, zenbaitetan atera zitzaigun, Soriako gauan barrena taberna batera sartzen ginen aldiro.
Lagun batek han ikasten duela eta, 6 pertsonako kuadrila joan ginen furgoneta batean bere pisua aprobetxatzeko asmoz. Bidean ohikoa den bezala, bakoitzak berak grabatutako CD-a zeraman eskuan, bere DJ saioa hasteko zain. Baina horrelakoetan gertatzen den bezala, azkenean kopilotoak agindu eta bere kantu faboritoa bost aldiz entzun genuen hiru ordutan ( "Jarabe de Palo" eta " La Mari"-ren Dejame vivir, egia esateko, oso polita).
Zenbait alperrikako buelta eman ondoren, azkenean aurkitu genuean etxea. Maletak utzi eta berehala geuden kalera ateratzeko gogoz, gauean zehar zein sorpresa aurkituko genituen jakiteko irrikitan.
Sorian ikasten duen lagunak ongi ezagutzen gaituenez (ez baitira alperrikakoak izan kuadrilan elkarrekin goazen urte luzeak...) eta oraindik gure fakultade guztiak ukitu gabe zeudenez, geure estilo eta ohiturekin bat datorren taberna batera eraman gintuen lehenengo. "Green" izeneko tabernan, "Marea", "Extremo" ,"Reinci"... entzun genituen.
Inpresio onarekin hurrengo tabernara mugitu ginen "Cadillac" izena zuena. Bertako musika ondo zegoen, "house" estiloko azkenengo kantuak berehala jarri gintuzten dantzan eta anbientea arraro xamarra baldin bazen ere ( 40 urtetatik aspaldi pasa zen jende gehiegi), une atsegina pasatu genuen bertan.
Orduan iritsi zen, ordea, zartakoa. "Dolce Vita" izan zen lehenengo sustoa. "Bamping" musikaren paradisu honetan erritmo berdinarekin hogei minutu egon ginen, gero Dj-ak aldaketa minimo bat egin eta beste hogei minutu erritmo berriarekin eta horrela behin eta berriz.
"Lapsus" bat izan zelakoan hurrengo tabernara mugitu ginen. Musikari zegokionez, beste amesgaizto bat zen honako hau ere, eta horrela igaro izan zen denbora ordutik aurrera: musika ona jartzen zuten taberna baten bila.
Gauzak nola izaten diren ordea, eta etxera joateko gogorik ere ez genuenez, gaztelaniazko errefrauen bilduman berriz eskua sartuz "Si no puedes con el enemigo, unete a él"..."Sonia eta Selena" dantzatuz bukatu genuen, goizeko ordu txikietan.
Iruzkinak
soriakobanderaduna 2007-11-05 19:36 #1
<p>Soriako analisi kritiko konstruktibo hau ikusi dudanean, zurekin ados nagoela esan beharra dago. Beti bezela, zoazen lekura zoazela, gustoko musika entzuteko txokoen bila dihardugu gau eta egun, hala nola Salouen "Kalea" eta "Garage", eta Sorian "Green" eta "Rock.." (ez dut ondo gogoan eta ez da alkoholagatik).</p>
<p>Nere ustetan, normala zen musika hori jartzea hango bizitza estiloa ikusirik. Nahiz eta "Under my umbrella"-rena ez ulertu (azkenengo hiru urtean gutxienez ez du ematen Sorian euriak bere burua aurkeztu duenik). Baina gainerakoan dana dator bat. Baina ez Sorian bakarrik, Euskal Herrian ere bai. Zenbat aldiz eskatu ote diogu gure botilarengandik hurbilen dagoen pertsonari "Pasame la botella" edo zeinek ez du "Salir de fiesta con mis amigos, con mis amigas" egiten. Kantuak bizitzaren isladapen dira, marketina alde batera utzirik.</p>
<p>A eta ahaztu gabe! Euskaraz kanta bat entzun genuela ahaztu zaizu!! Zein izango eta "Sarri, Sarri" izan behar. Han zeuden soriarrek nahiz eta tutik ere ez ulertu ederki asko dantzatzen zuten mito bat bihurtzera kondenatu/gurtu duten kanta.</p>
Utzi iruzkina: