MUSIKA eta PUBLIZITATEA

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-11-13 00:28

"Ponte el cinturón... prótege tu vida... tu seguridad... es muy importante" Zeinek ez du oraindik "abesti" honen oihartzuna gogoratzen? Lehengoan metroan mutil bat sartu zen txistuka. Abestia Cuatro-ko serie berri batetako (cuestión de sexo) melodia zen. Nire mobilean orain dela gutxi arte "The Fray" taldearen abesti ospetsuaren melodia nuen, "If I lay here...". Taldearen izena ez nuen abestia baino lehen ezagutu.

Musikaz asko hitz egiten dugu; gustatzen zaigu musikaz hitz egitea. ondo dago ikusita. Iragarkiak ordea ez ditugu horrenbeste maite. "zerbait salduko" diguten sentsazioa, intrusoak, ia gaizkileak balira bezala hartu ohi ditugu inkoszienteki. Baina iragarkiek badute funtzio ezkutu baina indartsu bat; musika aurkezten digute.

Fenomeno hau azken urteotan izan da benetan nabarmena; musika talde askok beren abestien popularitatea izugarri igotzen ikusi dituzte punta puntako iragarki baten ondorioz. Uda hontako "hit"-a izan den Natasha Bedingfield-en "Unwriten" abestia esate baterako Pantene-en iragarkiak egin zuen famatu.

Guzti honek zer esan nahi digu? Lehenik eta behin, gustuko dugun musikaren herena iragarkiek eskaintzen digutela; baina garrantzitsuena, musika taldeek arrakasta bide berri bat aurkitu dutela, soilik argienek erabili dutena orain arte baina geroz eta erabiliagoa dena, denon mesedetan.


Utzi iruzkina: