PAULINA
Paulinaren inguruko zurrumurruak
Azken aldian hainbat zurrumurru entzun izan dira abeslari honen inguruan... La Oreja de Van Gogh-eko taldekidea izan behar dela, aurdun dagoela...
Hasteko, pasa den astean, Pualina La oreja de Van Gogh taldeko Amaia Montero ordezkatuko zuela entzun nuen. Imaginaezina da benetan; Abeslari mexikarra, Donostiko taldeko protagonista?????
Taldeak bira ikaragarria emango zuen honako aldaketarekin; Paulina beste irudi bat emango zion taldeari, eta gainera (nere ustez) Paulinak ezingo zuen Amaia bezalako abeslari bat ordezkatu.
Ezin zen egia izan, eta Haritz Gardé (La Oreja-ko bateriak) argitu duen moduan, zurrumurru bat besterik ez zen izan; Paulina hurrengo diskoan parte hartuko du, baina noski, ez da taldekidea izango, kolaborazio bat besterik izango da.
Era berean, ere esaten da abeslaria aurdun egon daitekela. Azken aldian Paulina beste irudi batekin ematen ditu konzertuak, jada ez ditu soineko estu eta motsak eramaten. Azken hilabeteko argazkiak aztertzen baditugu, konturatuko gara Paulinak soineko zabalak bakarrik jartzen dituela.
Posiblea izango litzateke urrezko mexikarra babidoll irudia 9 hilabetez mantetzea? Oraingoz zurrumurru bat besterik ez da...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: