Woody Allen zuzendari artxifamatuak urteko lehen egunean bisitatu gintuen Donostian, bere klarinetea eta New Orleans Jazz Band-arekin.
Kontzertu honek benetako lilura sortu zuen , ez bakarrik hirian non sarrerarik ez zen gelditu, Espainia mailan ere; hain zuzen ere, Bartzelonan, Santanderren eta A Coruñan eskaini zituen kontzertuak, bere urteberriko Espainiari bisitan.
"Klarinetista amateur bat besterik ez naiz; jendea, entzutea baino, ni ikustera dator"
Hara hor paradoxa. Kritikek eta jende sibaritak gurtu egiten duen bitartean maisuak osoki onartzen du ez dela inolaz ere musikari iaioa. Berak esana da benetan Jazz-a maite dutenek badakitela bere kontzertu batetara joan beharrean benetako musikariei jarraitzen. Baina bere jarraitzaileek antza ez dute berdin pentsatzen. Nahiago dute bere kontzertu berezietara joan, non Allenek bere klarinete maitea hartu eta adimena askatzen duen melodia bihurriekin, Jazza eta inprobisazioa nahastuz.
Hau da zinemagile baten ametsa. Musika egin, musika saldu. Eta badirudi ongi doakiola. Gure artean behintzat, ez zaio aulki bat bera ere gelditu hutsik. Bejondeiola.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: