ESTOPA ETA EL CANTO DEL LOCO-REN ITZULERA!
Bazen garaia! Espainia mailan Estopa eta El Canto Del Loco talde pop(-rock) garrantzitsuenetarikoak dira: haien musika oso atsegina da; letrak, doinuak... eta zer esanik ez, jotzen dituzten kontzertu itzelaz.
Bi taldeak, urte beteko deskantsua egin ondoren, aurten bueltatuko dira lan berriekin; abesti berriak, bideoklipak, eta noski kontzertuak ere (jada udako kontzertuen sarrerak saltzen hasi dira).
Beraz ziurrenez, aurtengo udan ere “la madre de jose” edo “zapatillas” gisako abestiak entzungo ditugu toki askotan. Egia esan, nik kriston gogoak ditut haien diskografia entzuteko, baina martxoa (edo apirila) arte itxaron beharko dut haien musikaz gozatzeko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: