Gabonetako telebista saioak eta musika

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-12-25 13:18

Binomio interesgarria iruditzen zait gabonetako telebista saioek eta musikak osatzen dutena. Gabonak festa giroa dakarkigute burura eta zer da festa on bat musikarik gabe? Ez festa, ez ona. Beraz, gabonetako saio hauetan oso presente dugu musika.

 

Hasteko,  euskal telebistan" Hator, hator" urteroko karaokea dugu gabon gauean. Ez dut ezagutu oraindik hainbeste iraun duen karaokerik. Eskerrak, hori ere esan beharra dago, urtean behin besterik ez dela egiten (Euskal telebistan ohikoak diren errepikazioak alde batera utziz noski). Nire etxean, beti izan dugu fondotik programa hau,  beraz, esan dezaket, honekiko esperta bat naizela, master bat dudala bere inguruan. Karaoke honek bi gauezetako balio du, ezagun hauek kantuan nola defenditzen diden ikusteko, baina, batez ere, eta nire kasuan, izebaren ahots zoragarriaz gozatzeko. Esan dezaket, nire rakinean, aurtengo irabazleak "Noaua"(lehen, "Wazemak) osatzen duten taldea direla soberan duten garbo horregatik eta galtzaileak berriz, urtero bezala sosoenak, ziklistak. Hala ere, aurten, pelotariek oso gertutik jarraitu diete.

Beste, alde batetik., urtezar eguneko "kottilloi" telebisiboak ditugu.Aurten, "artista" anuntziatuena, David Bisbal izan da. Hala ere, afai hauetan gustoen jarri ohi direnei, Sabrina gustatzen zaie gehien.

Gero, urteberriko musika klasikoko kontzertua dugu...Ez dakit Gabonak eurak tradiziozko gauza bat direlako edo, baina zenbat kostatzen zaigun gutxieneko aldaketarik egitea ere...

 


Utzi iruzkina: