Gure bizitzaren banda sonora
Filmetako banda sonora asko oso landuak dira. Hain dira landuak, zeinen, batzuetan filmaren argumentua bigarren leku batean uzten dute jendearen oroitzapenean. Nork ez ditu ezagutzen “Ghost”, “Guardaespaldas” edota “Fiebre de Sabado Noche”-ko doinuak? Horrela, mila aipa genitzake.
Film baten ekoizpenean, musika egokia aukeratzea, protagonista aproposak aukeratzea bezain garrantzitsua dela uste duten horietakoa naiz. Beraz, begi zorrotza dut zazpigarren arteak erabiltzen dituen abestiekin, alde horretatik, asko gustatzen zaizkit, Disney-en filmetakoak, oso gutxitan defraudatu baitidate.
Filmetako banda sonorekin gertatzen den beste fenomeno bat, sarri, gure bizitzetako pasadizoen melodia bihurtzen direla da. Askok, tarareatu dugu “Mision Imposible”-ren abestia, geure detektibe ekintza xumeetan. Baita, “Cantando bajo la lluvia” ere aterkirik gabe zaparrada baten azpian gaudenean. Esan dezakegu, zuzendari hauek egoera batzuetako doinu ofizialak globalizatu dituztela.
Hala ere, garrantzitsuena, norberak bere bizitzaren banda sonora eraikitzea da. Abesti bat entzuten dugunean horrela, begiak itxi, eta gure bizitzako momentuak irudikatuko ditugu. Erregeetako oso opari sinple eta merkea izan daiteke beste pertsona bati bere bizitzako banda sonora oparitzea. Nahikoa da, pertsona honekin lotzen dituzun abestiak, gustatzen zaizkionak…grabatzea. Ondo eginez gero, erregalu pertsonalizatu eskertua izan ohi da honako hau erabilia eta gogoangarria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: