GOZOAK BELARRIRA

entzun 1456132249025 Entzun! | 2007-12-31 19:49

Azukrezko Melodiak

 

Hitz egin dugu behin baino gehiagotan zinemako musikari buruz, nai eta soinu bandei bururz. Nik ordea, ezin nuen aipatu gabe utzi honako pelikulan eskainitako musika paregabea.

"Chocolat" pelikula benetan pelikula ezaguna dugu danok; film honek badu berezitasun bat gainera; ezin da ikusi txokolate tableta baten konpainian ez bazaude.

Horrez gain, aktore paregabeak ditugu bertan, Johnny Depp maisua eta Juliette Binoche maistra hain zuzen ere. Biek, beren gozoki miragarriekin batera, pelikula benetan atsegina lortzen dute.

Baina ezin dugu ahaztu film honetako elementurik gozo eta miragarriena; muska.

Gitarra eta pianoa elementu nagusitzat hartuz, melodia erromantiko eta bohemioak nahasten dira gure irudimena aireratuz. Ijitoen dantza alaiak eta balada goxo eta atseginak nahasten ditu gure belarrien gozamenerako. Txokolatea bera baina hare desiagrriagoa.


Utzi iruzkina: