Kanona dela eta ez dela
Gaurkotasun musikala pil pilean duen gaia da honako hau. Beno, musikala eta musikala ez dena, izan ere, edozein sorkuntza motetara zabaltzen baita egile eskubideak babestuko omen dituen neurri hau.
Hala ere, eztabaida sutsua sortu du. Alde batetik, egileak eta gobernua ditugu kanona babesten eta bestetik, erabat kontrajarrita, kontsumitzaileak aurkitzen dira. Zer dela eta horrelako liskarra???
Kanona, kopia pribatuak eta jabetza intelektuala babesteko sortutako zerga da. Orain arte, CD-Rek , DVD-Rek , fotokopiagailuek , eskanerrek, grabatzaileek eta beste soporte batzuek ordaintzen zuten kanona. Lege berri honekin, ordea, ordenagailu, mp3, mugikorretara... zabalduko da.
Kexu da jendea, pirateatu egingo duzula aurrikusten baitute (gehiengook egiten dugun zerbait izan arren), baita zeure lana egiteagatik, zeure argazkiak ateratzeagatik...orain gehiago ordaindu beharko duzulako, aparatua erosteko behinik behin. Kultura ministroak, gainera, jadanik azaldu du ADSL-ari ere kanona jartzeko bere nahia. Askok, gobernuak beste era batera dirua biltzeko azpijoko bat besterik ez dela pentsatzen dute.
Azkenean galtzaile, beti bezala, kontsumitzaileak suertatu gara. Izan ere, egileen garairik onena ez bada ere eta ulertzen baditut ere, kanona niretzat ere ez da bidezkoena den neurria.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: