"UNA HISTORIA DE LA CENSURA MUSICAL EN LA RADIO ESPAÑOLA"

entzun 1456132249025 Entzun! | 2008-01-11 20:57

 

Disko hau 50-60 urteen bitartean zentsuratuak izan ziren abestiei egiten dio homenaldia, (garai hartan 1500 bat abesti zentsuratuak izan ziren, eta disko honetan, horietako 40 entzun daitezke). Jose Manuel Rodriguez kazetaria, lan honen sortzaile nagusia izan da ( bera izan da ikerketak gauzatu dituena eta 40 abesti horiek aukeratu dituena). Horrez gain, disko honen barruan, garaiko gertaldiak eta azalpenak agertzen dira.

Egia esan, humorezko disko bat dirudi; nola da posible "bésame mucho" abestia debekatzea likitsa delakoan? Zeini bururatu zitzaion "se va el caiman" abestia, Franco joatea eskatzen zuela? Harrigarria da benetan...

Diskoaren edukia, nahiko bitxia da; aurkitzen zailak diren abesti mitikoak daude CDan. ( Edith Piaf, Marife de Triana...)

Lehen esan dudan bezala, disko "barregarria" da: Abesti barregarriena Pedro Infanteren "El Gavilan Pollero" da, hona emen abestiaren leloa: pongame otra copa, cantinero, sin mi polla me muero...


Utzi iruzkina: