Emakumea Pilotari

Emakumeok ere pilotan aritzen garelako

Aisialdiko eta kirol federatuaren inguruko lehen albistetxoak zuenganatu ondoren, orain eskola kirolaren atalari dagokion batekin gatozkizue.Aurreko urteetan bezala, aurten ere izango da 9-16 urte bitarteko neskentzat (LH 4. mailatik aurrera) ere eskaintza Gipuzkoako hainbat herritan. Irailaren 26ra bitartean izango da irekita izenematea, kasuren batean izan ezik. Saioei urriaren lehen astean emango zaie hasiera. Ezaugarri orokorrak:Ikastaroen iraupena: urritik ekaineraSaioen maiztasuna: astean behinIkastaroen kuota: 95€ (materiala barne)Jaiak: NPE egunaGipuzkoako eskolarteko paleta txapel...


Ikasturtearekin batera hasi ohi da pilotari federatuen denboraldia gure kasuan eta Gomazko Paleta Gipuzkoako txapelketa asteburu honetan bertan jarriko da abian. 1. mailako neska nagusien txanda izango da. Datorrenetik aurrera, berriz, 2.ekoak ere hasi dira jo eta ke, nor gehiagoka.Hemen duzue 1. mailako 1. jardunaldiko karteldegia: Eguna Ordua Lekua Etxekoa Kanpokoa 2011/09/16 ostirala 20:00 Alkartasuna (Anoeta) SU-BERRI 1 SU-BERRI 2 2011/09/17 larunbata 10:00 Udal pilotal...


Aste pare bat joan zaizkigu gauzak lotu nahian eta akaso bakarren batek berriz ere oporretan ote geunden pentsa zezakeen, baina, inondik inora ere ez, eh! Irailean berriro ere mundua martxan jartzen den honetan (Karibeko erritmoan, agian?) guk ere badugu esku artean aurtengo ikasturteko ekimenen gaineko informazio pittin bat. Irailaren 26ra bitartean izango da irekita 18 urtetik gorako emakumeentzako paleta ikastaroetarako izenematea. Ikastaroei urriaren lehen astean emango zaie hasiera. Ezaugarri orokorrak:Ikastaroen iraupena: urritik ekaineraSaioen maiztasuna: astean behinIkastaroen kuota...


Udako oporrak igaro, indarberritu, eta dagoeneko 2011-2012 denboraldiko lanei ekin diegu. Datozen egun eta asteetan, tantaka-tantaka, jakinaraziko dizkizuegu Emakumea Pilotari egitasmoko eskaintzaren gaineko hainbat xehetasun: kirol federatuko lehiaketak, nesken paleta eskolak eta emakumeen aisialdiko ikastaroak.Bitartean, aprobetxatu ahal duzuenok eta animo besteoi.Ongi etorri eta laster arte!


San Juan egunaren biharamunean, ekainaren 25ean, jokatu ziren Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumeen paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusiari zegozkion azken partidak. Jaialdia 3.-4. postuak zehazteko partidarekin hasi zen eta final nagusia izan zen ondoren. Hona hemen emaitzen taulak: 2011ko Ekainak 25,  11:30. 3-4.postua eta Finala 3-4.postua Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL 30 22 Haizea ZAMORA Magalie COMET FINALA Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA 30 22  Stephanie LEI...


Larunbat goizean, ekainaren 25an, erabakiko da Irungo Ramuntxo Berrin zein izango den goi-mailako txapelketa honetako irabazlea. Goizeko 11:30ean hasita bi norgehiagoka ikusi ahal izango dira. Lehena 3-4.postuak erabakitzekoa eta ondoren helduko da final nagusiaren txanda. Partidak honela geratu dira: 2011ko Ekainak 25,  11:30. 3-4.postua eta Finala 3-4.postua Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL Haizea ZAMORA Magalie COMET FINALA Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA  Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI ...


Larunbatean, hilaren 25ean, izango da Donostiako III. Emakumearen Triatloia, Atletico San Sebastian taldeak antolatuta. Aurreko bi edizioetan ere parte hartu izan dute Emakumea Pilotarin jardun izan duten edo diharduten pilotari zein teknikariren bat edo bestek. Aurten ikusi egin beharko da...  Edonork egiteko moduko proba da, hiru kiroletan gutxieneko segurtasuna izanez gero bederen, distantziak oso laburrak baitira. Egokia izan liteke lehen triatloi bezala, adibidez.Probaren datuak:Igeriketa: 250m.Bizikleta: 8km.Korrika: 2km.Arratsaldeko 15:00etan emango zaio irteera, Kontxako hondar...


Larunbatean, hilak 18, jokatu ziren Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan IV. edizioko finala eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak. Hona hemen emaitzen taula: HERNANIKO IV. PALA TXAPELKETA 3-4.postua Marta Murua Marijo Mendiola 25 19 Jone Irastorza Ana Mujika FINALA Idoia Tejedor Iratxe Tejedor 25 18  Marijo Galdeano Kristina Galdeano Emaitzak nahikoa estuak izan ziren eta partida politak jokatu zituzten. Antolatzaileak behintzat gustura agertu dira, beste behin ere, emak...


Iragan larunbat goizean, ekainaren 18an, jokatu ziren Gasteizko Maitena trinketean lehiaketa honetako bi finalak, bai gazte mailakoa eta baita nagusien mailakoa ere. Hona hemen emaitzak: Maila 1. taldea 2. taldea Ordua-Lekua Gazteak HERNANI ‘A’ 30 RAMUNTXO 29 2011-06-18,10:00 Maitena (Gasteiz) Nagusiak SU-BERRI 21 ERREKALEOR 'A' 30 Gazte mailan Gipuzkoako elkarteen arteko lau protagonista berak izan ziren, Hernaniko Irazustabarrena-Ugalde eta Irungo Moron-Zuazu. Azkenean, tanto ...


Atzo, hilak 19, jokatu ziren Irungo Ramuntxo Berri trinketean finalerdietako bi norgehiagokak eta dagoeneko esku artean ditugu emaitzak. Hona hemen taula: 2011ko Ekainak 19,  11:30. Finalerdiak 1 Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA 30 14 Haizea ZAMORA Magalie COMET 2  Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI 30 24 Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL Garaipena baino ez dute ezagutzen txapelketa honetan bi bikote gorriek, atzo ere ez baitzieten aurkariei 30era iristeko aukerarik em...