Nesken Paleta Eskolak 2011-2012

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-09-15 19:01

Aisialdiko eta kirol federatuaren inguruko lehen albistetxoak zuenganatu ondoren, orain eskola kirolaren atalari dagokion batekin gatozkizue.

Aurreko urteetan bezala, aurten ere izango da 9-16 urte bitarteko neskentzat (LH 4. mailatik aurrera) ere eskaintza Gipuzkoako hainbat herritan.

Irailaren 26ra bitartean izango da irekita izenematea, kasuren batean izan ezik. Saioei urriaren lehen astean emango zaie hasiera. Ezaugarri orokorrak:

Ikastaroen iraupena: urritik ekainera
Saioen maiztasuna: astean behin
Ikastaroen kuota: 95€ (materiala barne)
Jaiak: NPE eguna
Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketan parte hartzeko aukera

Herriz herriko xehetasunak eta baldintzen ingurukoak jarraian.

Lasarte-Oria

Pilotalekua:
Loidibarrengo pilotalekua (kiroldegi ondokoa)
Izenemate epea: irailaren 16tik 23ra arte
Non izena eman: ikastetxean, 943471463 (GEPF) edo 696395211 (Maider).
Orduak eta egunak (aukeran, izenematearen arabera azken erabakia):

  • Astelehena, 17:30-18:30
  • Astelehena, 18:30-19:30
  • Asteartea, , 17:30-18:30
  • Osteguna, , 17:30-18:30
  • Ostirala, , 17:30-18:30
Bidegoian

Pilotalekua:
udal pilotalekua
Izenemate epea: irailaren 26ra arte
Non izena eman: 943471463 (GEPF) edo 655719492 (Ainhoa).
Ordua eta eguna:
  • Astelehena, 17:30-18:30
Ataun

Pilotalekua:
Auzoeta, kiroldegikoa
Izenemate epea: irailaren 26ra arte
Non izena eman: kiroldegian edo eskolan.
Ordua eta eguna:
  • Asteazkena, 17:00-18:00 infantil-kadeteak
  • Asteazkena, 18:00-19:00 alebinak
Astigarraga

Pilotalekua:
udal pilotalekua
Izenemate epea: irailaren 26ra arte
Non izena eman: Arantzazuko Ama Ikastola, 943471463 (GEPF)  edo 665988588 (Patri).
Ordua eta eguna:
  • Osteguna, 16:45-18:00
Azpeitia

Pilotalekua:
Betharram pilotalekua
Izenemate epea: irailaren 19tik 29ra arte
Non izena eman: 943471463 (GEPF)  edo 665988588 (Patri).
Ordua eta eguna:
  • Astelehena, 17:15-18:45
Aia

Pilotalekua:
udal pilotalekua
Izenemate epea: irailaren 26ra arte
Non izena eman: eskolan, 943471463 (GEPF)  edo 665988588 (Patri).
Ordua eta eguna:
  • Ostirala, 16:30-18:00
Zarautz

Pilotalekua:
Zinema pilotalekua (Gaztelekua)
Izenemate epea: irailaren 26ra arte
Non izena eman: ikastetxean, Zarautz Kirol Elkartean, 943471463 (GEPF)  edo 665988588 (Patri).
Ordua eta eguna:
  • Asteazkena, 17:00-18:30
Batez ere paletan aritzen dira pilotariak, eskuak ere lekutxoren bat izan dezakeen arren. Materiala eta ariketak euren beharretara egokituta daude.

Informazio gehiagorako: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943471463) edo emakumeapilotari@yahoo.com.

Eskola kiroleko atal honi ere emango diogu segida berriak jasotzen ditugun heinean.


Utzi iruzkina: