Emakumeen paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusia 2011. Finala erabakita
Atzo, hilak 19, jokatu ziren Irungo Ramuntxo Berri trinketean finalerdietako bi norgehiagokak eta dagoeneko esku artean ditugu emaitzak. Hona hemen taula:
2011ko Ekainak 19, 11:30. Finalerdiak |
||||
1 |
Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA |
30 |
14 |
Haizea ZAMORA Magalie COMET |
2 |
Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI |
30 |
24 |
Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL |
Garaipena baino ez dute ezagutzen txapelketa honetan bi bikote gorriek, atzo ere ez baitzieten aurkariei 30era iristeko aukerarik eman. Beraz, larunbatean euren bolada onari eusten gogor saiatuko dira denak. Atzo galtzaile izan ziren bi bikoek ere jokatuko dute azken jaialdian, irekiera partida hain zuzen ere, podiumeko 3. koxka nork lortuko.
Honenbestez, larunbatean, hilak 25, jokatuko den azken jaialdian 3. eta 4. posturako neurketa eta finala nortzuk jokatuko dituzten badakigu:
2011ko Ekainak 25, 11:30. 3-4.postua eta Finala |
||
3-4.postua |
Maider MENDIZABAL Maika ELGUEZABAL |
Haizea ZAMORA Magalie COMET |
FINALA |
Amaia ETCHELECU Nagore AROZENA |
Stephanie LEIZA Maite R. LARRAMENDI |
Astean zehar emango dizuegu beste xehetasunen bat edo beste.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: