Etchelecu-Arozenarentzat Emakumeen paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusia 2011

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-06-27 22:09

San Juan egunaren biharamunean, ekainaren 25ean, jokatu ziren Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumeen paleta argentinarreko Kutxa Sari Nagusiari zegozkion azken partidak.

Jaialdia 3.-4. postuak zehazteko partidarekin hasi zen eta final nagusia izan zen ondoren. Hona hemen emaitzen taulak:

2011ko Ekainak 25,  11:30. 3-4.postua eta Finala

3-4.postua

Maider MENDIZABAL

Maika ELGUEZABAL

30

22

Haizea ZAMORA

Magalie COMET

FINALA

Amaia ETCHELECU

Nagore AROZENA

30

22

 Stephanie LEIZA

Maite R. LARRAMENDI


Patuaren gutizia izan dela edo zoriak parte hartu zuela pentsa lezake bakarren batek, hain justu ere, bi bikote gorriek eta emaitza berarekin lortu zutelako garaipena. Baina euren lanari eta izerdiari esker lortu zuten 30. tantora heltzea.

Mendizabal-Elguezabal bikoak 3. postuaren bilako neurketan nagusitasuna erakutsi arren partidaren erdialdera heltzerako (15-9), huts batzuk eta aurkarien erreakzioak 18nako berdinketa jarri zuten markagailuan eta urduritasuna gehitu egin zen. Amaieran, baina, berriz ere aurrea hartu eta 30-22 garaitu zituzten Zamora eta Comet.

Finala ere nahiko hasieratik hasi zen kolore gorria hartzen, 3nako eta 5nako berdinketetatik aurrera (10-6, 22-15 eta 25-22). Amaia Etchelecuk joko-maila bikaina erakutsi du eta Nagore Arozenak ere ederki babestu zion bizkarra partida osoan zehar, txapelketako joerari eutsiz. Bikote urdinak, aldiz, ez zuen bere egunik onena izan, Ruiz de Larramendik ohi baino gehiago sufritu zuen eta gorriek euren mendean hartuta izan zituzten, urdinak euren erritmoa jarraitzera behartuz. Amaieran, beraz, Etchelecu-Arozena txapeldun eta Leiza-Ruiz de Larramendi txapeldunorde. 

Honenbestez, beraz, amaitu da txapelketa ofizialen garaia. Orain udan festaren batzuetan, batean eta bestean, erakustaldi partidak jokatuko dituzte han hemenka, beste lasaitasun eta patxada batekin, ikuskizuna ematea helburu.

Uda ona izan eta gozatu!


Utzi iruzkina: