Donostiako III. Emakumearen Triatloia
Larunbatean, hilaren 25ean, izango da Donostiako III. Emakumearen Triatloia, Atletico San Sebastian taldeak antolatuta. Aurreko bi edizioetan ere parte hartu izan dute Emakumea Pilotarin jardun izan duten edo diharduten pilotari zein teknikariren bat edo bestek. Aurten ikusi egin beharko da...
Edonork egiteko moduko proba da, hiru kiroletan gutxieneko segurtasuna izanez gero bederen, distantziak oso laburrak baitira. Egokia izan liteke lehen triatloi bezala, adibidez.
Probaren datuak:
- Igeriketa: 250m.
- Bizikleta: 8km.
- Korrika: 2km.
Ondo pasa eta kontuz uretan ito gabe!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: