Amaitu da Hernaniko IV. Pala Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-06-21 10:55

Larunbatean, hilak 18, jokatu ziren Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan IV. edizioko finala eta 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidak.

Hona hemen emaitzen taula:

HERNANIKO IV. PALA TXAPELKETA

3-4.postua

Marta Murua

Marijo Mendiola

25

19

Jone Irastorza

Ana Mujika

FINALA

Idoia Tejedor

Iratxe Tejedor

25

18

 Marijo Galdeano

Kristina Galdeano


Emaitzak nahikoa estuak izan ziren eta partida politak jokatu zituzten. Antolatzaileak behintzat gustura agertu dira, beste behin ere, emakumeek emaniko erantzunarekin. Kontuan izan behar da aurten zortzi bikotek hartu dutela parte eta giro polita izan dela parte hartzaileen artean.

Jarraian dituzue larunbatean lehian aritu ziren zortzi pilotariak eta beste parte hartzaile batzuk argazkietan (ez dira oso kalitate onekoak, baina...).





Uda ona pasa eta ondo ospatu San Juanak!


Utzi iruzkina: