Trinketeko Euskal Kluben Arteko Liga Hernani A eta Errekaleor A taldeentzat
Iragan larunbat goizean, ekainaren 18an, jokatu ziren Gasteizko Maitena trinketean lehiaketa honetako bi finalak, bai gazte mailakoa eta baita nagusien mailakoa ere. Hona hemen emaitzak:
Maila |
1. taldea |
2. taldea |
Ordua-Lekua |
Gazteak |
HERNANI ‘A’ 30 |
RAMUNTXO 29 |
2011-06-18,10:00 Maitena (Gasteiz) |
Nagusiak |
SU-BERRI 21 |
ERREKALEOR 'A' 30 |
Gazte mailan Gipuzkoako elkarteen arteko lau protagonista berak izan ziren, Hernaniko Irazustabarrena-Ugalde eta Irungo Moron-Zuazu. Azkenean, tanto bateko aldeaz baino berriz ere hernaniarrek bururatu zituzten txapelak.
Nagusi mailan, berriz, ezustekoa izan zen, Anoetako Su-Berrikoek galdu egin baitzuten Errekaleorreko arabarren aurka. Izan ere, finalera arte garaipena baino ez zuten ezagutzen. Azkenean, baina, txapeldunordetzarekin konformatu behar izan dira.
Honenbestez, datorren larunbateko, hilaren 25eko, Trinketeko Kutxa Sari Nagusiko azken jaialdiarekin emango diete amaiera txapelketa ofizialei oraindik ere lehian dabiltzan emakume pilotariek.
Bejondeizuela eta uda ona pasa!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: