Kategoria: kronika
Josu Jon Urdozieta, gehiegikeria intelektualaren metaketa konpultsibo-kontsekutibo baten kariaz, halako eromen linguistikoaren baitan erori da, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren laugarren edizioa amaitzeaz batera, prezeski. Dadasagun egia (egia osoa): Josu Jon Urdozietak kultura-mendekotasuna nozitzen du. Kulturaren yonkia da. Hori frogatzeko, datu bat besterik ez: Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoaren lau edizioak irentsi ditu, izen-abizen eta itxura desberdinak erabilita —baiki, mozorroturik joaten izan da Eskoriatzara, ezagut ez dezaten—, u...
Manuel Pardo en estancia Menelik cebando unos mates. Manuel Pardo Menelik etxaldean bizi da azken hogeita hamar urteotan, baina ez zaio berbetan ahaztu. Hori asko da urte erdian zaldi, behi eta txakurren konpainia besterik ez daukazunean. Asko da, herririk hurbilena lau ordura dagoelako, automobilez, hartxintxarrezko bide amaigabeetan joanda. Agian horrexegatik dirudi hain pertsona abegikorra, harentzat turistak etortzea diru-iturria ez ezik berba egiteko aukera ere badelako. Eta Manuelek historia eta istorio asko ditu bularrean gordeta. Elkarrekin mate...
Asmo jakin bat dut buruan, ez dut Euskal Herriko nire erosotasuna zirt eta zart laga zulo beltz sakonera itsu-itsuan salto egiteko, ez naiz hain ausarta... Ozeanoaz bestaldera zerbaiten bila etorri naiz, badakit ez dudala erantzun bat eta bakarra aurkituko, baina... Zertaz ari naizen azaldu nahiko nuke, hitz gutxitan, nahiz eta bidean txatalen bat galdu. Behin galdera bat iltzatu zitzaidan burmuineko tolesdura batean... Edo, egia esateko, galdera sorta potoloa iltzatu zitzaidan akupunturako orratz kolekzioa balitz bezala, ezkutuko zerbait esnatu nahian zebilkidan punta zorrotzeko galdera ...
Euskuz Banakako final-laurdenak Nahia eta ezina Olaizola II.ak hurrengo faserako txartela lortu zuen joan den igandean jokaturiko partidua eta gero. Urberuaga gazteak estu hartu zuen azken zatian, baina ez zen nahikoa izan. EMAITZA: OLAIZOLA II: 22 URBERUAGA: 16 Lander Irazola eta Lander Iruin / Eskoriatza 300 pilotakadatik gorako partidu gogor eta trinkoa izan zen Olaizola II-a eta Urberuagaren artekoa. Eibarko Astelenan “Urbe”-ren aldeko oihuak izan ziren nagusi, baina Aimarren esperientziak eta teknikak aurkariaren ametsak zapuztu zituen. ...
Ikusi ez zuenak, ez sinisteko modukoa izan zen “Operación Triunfo” saioan Esther Arandak eskaini zuen emanaldia. Jada hiru aste daramatzate eskola barruan ikasle guztiek. Eta oraindik oso maila baxuko ekitaldiak ari dira ematen. Barruan dauden hamahiru ikasletatik, Esther, hogei urteko neska ilehoria, da okerren dabilena. Birritan izan da eskola lagatzera izendatua, baina bietan, ikus-entzuleen sms-ei edota lagunen botoei esker salbatu da. Lagunen laguna dela beraz argi erakutsi digu, baina argi dago horrekin bakarrik ez dela nahikoa. Izan ere, hain emanaldi traketsak eskainiz, mahai...
Suediar gobernuak 400€-tako ordainsaria ematen du Heavy musikaren mendekotasuna izanez gero. Hamar urtean Suediar justiziarekin borrokan ibili eta gero Roger Tullerek Heavy musikarako duen desio, pasio edo obsesioa, mendekotasun gisa onartzea lortu du. Ez du ahalegin makala egin behar izan baina azkenean berearekin atera da. Ez da edonolako bidea izan, epaitegi askotatik pasa behar izan baitu, baita mediku eta psikologo asko bisitatu ere eta Suediar Inemarekin ere arazo dezente izan ditu. Azkenean etsi ez duen bidean, garaile suertatu da. Bai bere jardunagatik eta baita bere jai...
Etengabeko umore onak, keinuek eta kontzertuko abesti guztiek, Anti-Disturbios talde Oñatiarraren euskal birari amaiera eman zion Apirilaren 2an Oñatin. “Oñatiko omenaldi hau ez genuke galduko ezergatik, hau gure herria baita eta hemen jotzea etxean jotzea bezalakoa da”, esan zuen Joseba Legazpia abeslariak. Eta horrelaxe izan zen, Anti-Disturbios taldeko kide bakoitza aberriaren bihotzera heldu baitzen. “Somos lo que somos” abesti famatuenarekin hasi zuten kontzertua eta audientzia berehala bereganatu zuten Anti-Disturbio taldeak. &n...
Gauaren nondik norakoen azterketa sakona Josu Unzuetaren lumapean Gaua, heriotza, isiltasuna, goragalea, bakardadea, terrorea, paradoxa, zentzunikeza… ditu gai nagusi. Gaua, erromantikoa, misteriotsua, animalia instintoak aske uzteko paradarik egokiena, hausnartzeko aukera eta barruko pentsamenduei soka luzatzeko askabidea. Horixe da gaua Josu Unzuetarentzat. Azaleko irudiak argi uzten duen moduan, Diego Velazquezen ilustrazioarekin, barrokoko argi-ilunetan murgilduko zaitu Gauerokoak liburuaK. Umea eta erresinularekin hasi eta Neskatoa eta erresinula ipuin motzarekin amaitzen da. ...
Antzerki obrak eszenatoki edo oholtza gainetan soilik burutzen direla uste dugu. Baina badira gertutasuna eta ikusleekin hartu-eman edo feed backari garrantzi gehiago ematen dieten beste antzerki mota batzuk, maskarada edo kale antzerkia ditugu horren adibide. Pasa den larunbatean Krixkitin iruñear antzerki taldeak kolorez beteriko ikuskizuna eskaini zuen Iruñeko alde zaharreko kaleetan. Urte pila daramatza Krixkitin konpainiak kale ikuskizunak sortzen eta sekulako esperientzia du kalean ustekabean ikusle bilakatzen den jendea bereganatzen. Aktore hauek, gizarteko arazo eta jende gaztea...
Kolore berdeko odola zeukan gizon bat aurkitu dute ebakuntza kirurgiko berezi bati esker. Hulk deituriko berde koloreko azala zeukan gizonaren telesaila gogorarazi zuten Kanadako doktore talde batek pasa den asteartean, hilak 6, gizon bati beharrezko ebakuntza kirurgiko bat egiten ari ziren bitartean. Badirudi, batzutan, operazio kirurgikoek beharra asetzeaz aparte kasu berezi eta pentsaezinak aurkitzeko ere balio dutela. Hulk berriak Nazionalitate kolonbiarra du eta 42 urteko gizona da. Aurretik, 2005.urteko urrian hain zuzen, ospitalean egonda z...
safwfagwgewrgagerr