ANTI-DISTURBIOS TALDEAREN OMENALDIA OÑATIN
Etengabeko umore onak, keinuek eta kontzertuko abesti guztiek, Anti-Disturbios talde Oñatiarraren euskal birari amaiera eman zion Apirilaren 2an Oñatin.
“Oñatiko omenaldi hau ez genuke galduko ezergatik, hau gure herria baita eta hemen jotzea etxean jotzea bezalakoa da”, esan zuen Joseba Legazpia abeslariak. Eta horrelaxe izan zen, Anti-Disturbios taldeko kide bakoitza aberriaren bihotzera heldu baitzen.
“Somos lo que somos” abesti famatuenarekin hasi zuten kontzertua eta audientzia berehala bereganatu zuten Anti-Disturbio taldeak. 10 000 pertsonako muga zegoen Oñatiko Gaztelekuan eta jendez gainezka zegoen lokal hura. Horrez gain, kontzertu emanaldi osoan Antidisturbios taldeak tinko eutsi zion kideen urduritasunari eta soinuz gain, izugarrizko espektakulu bisuala ere egiten dakitela erakutsi zuten.
Kontzertua hasi eta berehala mito egin ziren abestiei ekin zioten, “Somos lo que somos”, “Lost of death”... Ostean, Anti-Distubios-en “Calles vacias” disko berriaren aurkezpena egin zuten.
Bi ordu eta erdiz jo zituzten beraien disko guztietako abestiak eta, une oro, lasaitasunez eta irribarrez kontrolatu zuten publikoa eta oihuka, txistuz eta txaloz saritu zituzten horiek Anti-Disturbios-eko kide guztiak.
Hori gutxi balitz, talde honek estilo ezberdineko musika erakutsi zuen, eta hori izan zen bereziki, kontzertu ezin hobea eskaintzeko arrazoi nabarmenena. Baina, kontzertu eder hura egiteko beste arrazoietariko bat, taldeko kideen parte hartzea izan zen. Izan ere, talde kide bakoitza mintzatu zen ikus-entzuleekin eta horrek, publiko eta Anti-Disturbios talde kideen artean harreman estuak lortzea ekarri zuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: