Aho bete hortz

atano 1456131130965 atano | 2008-06-02 13:41

Ikusi ez zuenak, ez sinisteko modukoa izan zen “Operación Triunfo” saioan Esther Arandak eskaini zuen emanaldia.

 

Jada hiru aste daramatzate eskola barruan ikasle guztiek. Eta oraindik oso maila baxuko ekitaldiak ari dira ematen. Barruan dauden hamahiru ikasletatik, Esther, hogei urteko neska ilehoria, da okerren dabilena. Birritan izan da eskola lagatzera izendatua, baina bietan, ikus-entzuleen sms-ei edota lagunen botoei esker salbatu da. Lagunen laguna dela beraz argi erakutsi digu, baina argi dago horrekin bakarrik ez dela nahikoa.

Izan ere, hain emanaldi traketsak eskainiz, mahai gainean jarri baitute ilehoria kaleratzeko proposamena. Epaimahaikoak oso haserre agertu dira Estherren emanaldi guztiekin, eta nola ez, baita irakasleak ere. Hala ere, ez dira besoak gurutzatuta gelditu, eta aste osoan behin eta berriro Estherrek ahalik eta ondoen kantatu dezan saiatu dira. Baina dena alferrik! Astearte gaueko gala iritsi eta hanka barruraino sartu baitu oraingoan ere gure artistak.

Bestalde, bere fisikoarekin momenturo arduratzen den neska da, eta sarri, irakasleen gomendioak entzun ordez, ispiluari begira egoten da. Baita, oholtzara ateratzen denean ere, bere eskote eta ilearen menpe egoten da, ahotsa afinatzeaz ahaztuta.

 

 

Nahiko arrazoi badira beraz Estherren kasuan, “OT” bezalako goi mailako eskola batean ez onartzeko. Irakasleek hurrengo astearteko emanaldiaren arabera erabakiko dute bidali edo ez.


Utzi iruzkina: