Kronika

kaliforniareuskaldunak 1456150182599 Kaliforniako euskaldunak | 2009-05-15 17:58

Euskuz Banakako final-laurdenak

 

Nahia eta ezina

 

Olaizola II.ak hurrengo faserako txartela lortu zuen joan den igandean jokaturiko partidua eta gero. Urberuaga gazteak estu hartu zuen azken zatian, baina ez zen nahikoa izan.

 

EMAITZA:

 

OLAIZOLA II: 22

 

URBERUAGA: 16

 

Lander Irazola eta Lander Iruin / Eskoriatza

 

300 pilotakadatik gorako partidu gogor eta trinkoa izan zen Olaizola II-a eta Urberuagaren artekoa. Eibarko Astelenan “Urbe”-ren aldeko oihuak izan ziren nagusi, baina Aimarren esperientziak eta teknikak aurkariaren ametsak zapuztu zituen.

 

Aulestiarrak inongo presiorik gabe ekin zion lehiari, nahiz eta aurrean faborito nagusienetako bat izan. Afizioa eta grina lagun izan zituen partiduaren hasieran eta, horri esker, markagailuan oreka zen nagusi.

                                                                                             

 

 

p039_f01_148x140

Eskuz banakako final-laurdenetan ateratako argazkia/Lander Irazola eta Lander Iruin

 

Esperientzia gogoaren aurka

 

Bi pilotariak gogo biziz irten ziren beren aldageletatik. Urberuaga, Aimarri “lan eginarazteko” helburuarekin irten zen kantxara. Esan eta egin. Izan ere, partiduaren lehen txanpan, oreka zen nagusi markagailuan.

 

Pixkanaka, partiduak aurrera egin ahala, Aimar markagailuan aurrea hartzen hasi zen bere defentsa egokiari esker. Hala ere, Urberuagak, ez zuen amore eman oihuak bultzatuta.

 

Olaizolak, bere sake bortitzei esker, 21-7 aldea hartu zuen. Bazirudien lehia bukatuta zegoela, baina aulestiarraren aldeko oihuek, pilotari gaztea inspiratu eta halako batean, sekulako kasta erakutsi zuen. Une askotan Aimar hormaren kontra jarri zuen eta jendearen esamesek pilotari goizuetarra urduritu zuten. Horrela hasi eta bukatu zen Urberuagaren aldeko 0-9 partziala.

 

Aimarrek, etsipenak jota, zazpigarren koadrotik dejada egin eta di-da batean zapuztu zuen Urberuagaren ametsa. Bi pilotarientzako pozteko emaitza izan zen eta azkenean esperientzia eta teknika garaile atera ziren, azkenaldian ikusiriko partidarik entretenigarrienean.


Utzi iruzkina: