Gauerokoak - Josu Unzueta
Gauaren nondik norakoen azterketa sakona Josu Unzuetaren
lumapean
Gaua, heriotza, isiltasuna, goragalea, bakardadea,
terrorea, paradoxa, zentzunikeza… ditu gai nagusi.
Gaua, erromantikoa, misteriotsua, animalia
instintoak aske uzteko paradarik egokiena, hausnartzeko aukera eta barruko
pentsamenduei soka luzatzeko askabidea. Horixe da gaua Josu Unzuetarentzat.
Gaua da guztietan protagonista eta gauean irakurri
beharrekoa, izan ere non eta nola irakurri badu zerikusirik liburuak zabaltzen
dizkizun sentimenduekin. Gaua, heriotza, isiltasuna, goragalea, bakardadea,
terrorea, paradoxa, zentzunik eza… guztiek aurkitzen dute askatasuna gure
baitan, baina betiere gauez. Ohean luze etzan eta egunari errepasoa eman
bitartean sortzen diren zirrarak dira.
Kontuan hartzekoa da ezin dela kontakizun asko egun
edo gau berean irakurri, hausnartzera gonbidatzen duen liburua baita. Egun eta
gau eukiko zaitu pentsamenduak irakurritakoan hausnartzen, behin eta berriro
hitzei birak ematen, zure bizitzari agian zentzugabekeri bati zentzua eman
nahian.
Depresioak jota amaitu nahi ez baduzu behintzat, hona
hemen gomendioa: irakurri poliki, gauero pare bat kontakizun edo poema, izan
ere zure gorputzak edo buruak berak eskatuko dizu gelditzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: