Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Kaiolak eta kaiolak eta kaiolak, kaiola gehiago, kaiolak, eta kaiolak, kaiola pila, kaiolak, kaiolak denak. Non dira txoriak? Zertarako dira txoririk gabeko kaiolak? Burdin pusketa bihurtzen dira barroteak, inor preso ez baldin badute. Kaiolak ez dira hain kaiola txoririk gabe. Edo bai. Kaiolak beti dira kaiola, txoriak txori diren bezala beti. Norbait dute beti preso, barruan inor ez badago ere.  Kaiola hutsek aske dena atxilotzen dute, begira dauzkaten begi-nini lasaituak. Kaiolaz kanpokoa konturatzen da kaiolaz kanpo dagoela, hau da, ez dutela barroteek mugatzen. Eta aske zen hark s...


negua da

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-01-09 12:20

Azken aldian ez dugu surik piztusutondorik gabeko etxea da gureaaspaldian ez du elurrik eginbotak elurraren zain daude kalefakzioaren alboansutondorik gabeaterki beltzik ez da apenas kaleetanakaso egun bereziki euritsuetan bainoagoegun bereziki ilunetan negua daez hotzik, ez elurrik eta euri gutxibaina negua dahotz naiz, bideak itxita dauzkat kateekin ez banoa eta putzuak daude gure etxeko pasilloannire negua da.


Zure begiak ikusten ditut tabladutik, epaituz pixkat ikasi dedala kantatzen baina zer hobetu haundia dedala oraindik. Nolako lata afalostean bertsotan has gintezen, ta guk ezetz. Ondo ikasi gabeko kantuen, ohetik entzundako pasakalleen damua. Pozten naiz aukera izatearren zure dohain ta jenio txarrak gertutik ezagutzeko. Garbi izan zazu denok egingo degula lan zuk sinisten zenuen horren alde, izan euskera, txistua, kantua, herria... ta lortuko degula berriz pozik sentitzea igande goizetan ere, zu gogoan beti. Barru-barrutik, eskerrik asko, Joxe Mari.Amaia


Urte berri on, hasteko. Horretaz gain, auto zuria elur zuritan. Jakinagatik inor ez zaiola jarleku izoztuetan eseriko, zabalik dauka atea. Sartuko ez denarentzat zabalik, munduko beste ate asko bezala.Uda iritsiko da eta orduan ez da hain garbi egongo inor ez sartzearen arrazoia.Urte berri on, beste behin, eta, faborez (niri ere ari naiz), ez nekatu zergatien bila, itxi ateak eta arrankatu, ez dago zertan itxoin itxoiten ez duen denborari.


zutaz behingoz

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-30 00:54

Zutaz ari banaiz,ez da itsuki maite zaitudalakoez nauzu txoratzen, ez aztoratzenezzutaz ari banaiz,orain arte zutaz aritu ez naizelako dagehiegi bainoagokomeni ez zaigun modu batean maite zaitudalakozaitudalako, esan dutnik zu.


Lazkaoko kaleei ozen abesten diegu, inor triste senti ez dadin gabon garai hauetan. Isil-isilik dago,hala egon zara, amama, orain arte. Esna emandako gauak zenbatzeari utzi zenion, inertziaz jarraitu zenuen bazkaria egiten, arropak garbitu eta laguntzen, ama esaten dizunari. Baina inertzia ez da inertzia , baldin eta aldatze eza nahikoa ez bada egoerari eusteko.Zergatik zergatik zergatik zergatik,ez duzu aspaldi negar egin. Zauriek erabaki egin behar izaten dute, betiko itxi edo odola botatzen segi. Begiek berdin. Ez dakit nola zaren gurpildun aulki hori gidatzeko gai, bi begiak itxita. Laz...


hauek dira

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-27 00:51

Mendia elurra erreka errepidea trena. Izan zitezkeen itsasoa hondarra itzala itsasontzia moila. Baina ez dira. Mendira igotzea otuko zaizu, itsasoan igeri aritzea ez, ordea. Gailurrak pozten zaituenean, nola jakin zenezake bainu batek gehiago bete zaitzakeen edo ez?  Mendia maite bazenu gehien, jakingo bazenu mendia maite duzula gehien, asmatuko al zenuke bizitzen itsasoa ikusi gabe, ziurtatu gabe mendia baino gutxiago maite duzula?Nik ez.


Beti entzun izan dut itzultzen zirenen ahotik estatikoa dela dena. Hargatik etorri naiz lasai, oso lasai, erretzera guztia. Kurbarik gabeko irribarre bat agertu zait bat-batean, begiak txikitu dira eta kantatzeko gogorik ez dut. Kontzientzia daramat, zakurra bailitzan segika, atzetik. Hala aurkitu dut neure burua, aurkitu edo, kontzientzia eta zakurra bera baino galduago. Masailetan hezetasuna nabaritutakoan, orduan, erraiei galdetu diet zergatik ari naizen negarrez. Isiltasun zuria da zainetan igeri doana. Etxean bero da. Amak igarri dizkit begiak garrasika, ta halere, afariaz hitz egin di...


Gure sukaldeko leihoa gara munduaren begi-ninietan, egurrezko markoak mugatutako zatitxo hori. Nire leihoa zabal-zabalik egoten da beti, gortinarik ez duenez. Amak berak ere ez daki, ordea, kristalen iruzurraz ezer, nire sua, hozkailua, garbigailua... distortsionatzen dituztela Igeldoko ispiluak bailiran.Bitartean, ez zara konturatzen kristal gezurtiak hausteko gaitasuna daukazunik, pentsatzen duzu gainerakoek ere ikusten dutela sukalde hau biluzik.Egunen batean aitortuko dizut pribilegiatua zarela.


Zure onenean ez zaudenean desiatzen iragan dadin eguna entzun nahi zenuke mundua biltzen duen oihartzuna mundua biltzen duen oihartzunak eguzkia edertzen du lehorra eta itsasoa, argia eta iluna mundua biltzen duen oihartzuna osatu nahi luke kantuak nola milaka izarren argitasunak osatzen duen zerua Gerezi alaietako egunetan amesgaiztoetako gauetan lagun leial duzu mundua biltzen duen oihartzuna ez utzi sakona hondoratzen barruan daramazun pena zoriontsu entzun mundua biltzen duen oihartzuna mundua biltzen duen oihartzuna osatu nahi luke kantuak nola milaka izarren argitasunak osatzen duen...


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao