Gabon garai hauetan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-29 12:16




Lazkaoko kaleei ozen abesten diegu, inor triste senti ez dadin gabon garai hauetan.

Isil-isilik dago,
hala egon zara, amama, orain arte. Esna emandako gauak zenbatzeari utzi zenion, inertziaz jarraitu zenuen bazkaria egiten, arropak garbitu eta laguntzen, ama esaten dizunari. Baina inertzia ez da inertzia , baldin eta aldatze eza nahikoa ez bada egoerari eusteko.

Zergatik zergatik zergatik zergatik,
ez duzu aspaldi negar egin. Zauriek erabaki egin behar izaten dute, betiko itxi edo odola botatzen segi. Begiek berdin. Ez dakit nola zaren gurpildun aulki hori gidatzeko gai, bi begiak itxita.

Lazkaoko kaleei ozen abesten diegu, inor triste senti ez dadin gabon garai hauetan.


Utzi iruzkina: