Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

      Alferrik da hona nola heldu zen galdetzea.     Gure aurreko maizterrak ahaztu ote zuen deskuidoz edo maleziaz,     leihoak zabalik utzi arau sartu ote zen gu ohartu gabe,     geure disko bilduma gorroto duen bizilagunen jukutria ote den    edo hilean behin ura, gasa, argindarraren kontaduria     aztertzera datorren     langile buzo-urdinarena.         Irakurri ditut gustuko pentsalariak, Wittgenstein, Cioran, Steiner;    baina ez d...


Bizi dezagun harreman bat idealizatu gabe, bizimodu bat antolatzeke, eguna helbururik, gaua ametsik gabe. Ez autogaldetu hainbestetanhau ote den nahi dudana, edo galdetzekotan, erantzunari izan leiala gero. Pena da normaltzatjotzea norbere logelan preso sentitzea bera, poesiaidazten jarri eta hipokresia sortzea. Azukrezko aholkuaketa aldi berean pozoia. Besarkada batean imajinatzen ditutneure buru biak, barrukoa eta barruragokoa. 112. Ez dut arnasten.  


      Itsasoa den bezala da gortina bat urdina. Bere moduan dauzka uhinak, haizearen arabera mugitzen direnak. Haizea boladatan iristen da eta haizeak dituen bezala dauzkat nik boladak. Beraz, itsasoak gortinarena duen moduan, haizearen antza dut nik eta haizearen arabera mugitzen badira gortinaren tolesdurak, nire arabera sortuko dira akaso olatuak.   Distantzia den bezala da harria hotza. Biei eskua gainean jartzean, kendu egin nahi izaten dut. Askotan jarri izan dut jertsea ipurdipean, harri gainean esertzeko gero, gutunak eta emailak bidali izan ditudan bezala, elka...


Urpean

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2013-05-18 23:58

Urpean arnasten ikasi dugun arrainak garelakoan gaudenok urazalera irteteko beharra sentitzen dugu noizbehinka, maiz, gehienetan, beti. Ez dakigu urpean arnasten eta, beraz, ez gara arrainak.    


Arritmiak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2013-05-11 20:15

  Bare doaz egunak hirian, badute doinu bat. Segurua, lasaia, alaia ez, neutroa eta erritmo oso markatukoa. Musikariek bigarren ahotsak baztertzen dituzte, desafina lezaketen instrumentuak ganbaran gorde, melodia honek bere horretan segi behar duelako bukaerara arte. Gaur nota batek egin du ihes, baina, tira, lasai, entzun albokoari, hori da.   Orain igo erritmoa; azkarrago, ozenago... Beste nota intsumiso bat! Ei! Kontzentratu. Entzun albokoari joder! Hori da.   Biolin bat, gitarra bat eta soka asko.    


  Gazte grinatsuak tabernan, begiak bizi, asteari buruzko kronika egiten diote elkarri, damuak disimulatu eta garaipenak azpimarratuz ahots ozenez. Pareko bi begiak komunera joan zaizkidanez, begira nago munduari, kafe hutsa zeukan taza hutsaren konpainian eta pentsatu dut ez nagoela hemen. Lehenago aritu naiz neure buruaren bila etxean, baina ezta ere. Bilbon ere begiratuko dut bada ezpada ere, esperantza gutxirekin, dena den.   Ordu bata da, sei gradu eta nekatuta nago, gaua esna emateko asmoz noa etxera, praktikotasunaren ikuspuntutik ez daukan arren zentzu handirik. Irakurtz...


mamiak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2013-04-04 01:28

    Zenbat pisatzen du mamiak azalak baino gehiago Laboaren kantak autoan nora doazen gurpilak nik ez dakit jertse berde bat alde egin duen moduan itzuli da tokiz aldatuko bailitzan egiten du aldatuko balu bezala begiradaz iritziz lehentasunez masturbatzean buruan dauzkan pertsonez mudatzen den nomada usteko horrek ez daki etxe berri bat eraikitzen aldiro eraikitako etxe bat bakarra eta beti bera arrastaka mugitzen du etxez aldatuko bailuen tokiz iritziz lehentasunez masturbatzean buruan dauzkan pertsonez mudatzen den nomada usteko hori Laboaren kantak entzunez alde egin duen mod...


  Dependentziari buruz idatzi nahi dut gaur, erabakitzeko gaitasuna nahieran astintzen duelako, haizeak banderak nola. Autodeterminazioa eskatzen duen herri batean bizi gara. Herrigintzari buruz, ordea, poteoan hitz egiten dugu askotan. Horra kontraesana. Larunbatero zuritoa behar duen jendeak autodeterminatu egin nahi du, igeltsua sudurrean darabiltenek ere bai. Dependenteak gara denok. Badaude dependentzia sanoak, diote batzuek, albokoaren behar etengabea dugunean, kasu. Dependitzea mendekotasuna da, inork inor inork zerbait zerbaitek inor mende izatea. Hori ezin da sanoa izan, bald...


Emakume

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2013-03-08 17:25

  Emakumeen eguna da Bilbon. Uso honek berehala egin du ibaiaz bestaldera alde. Emakume. Hitz pisutsuegia uso kaletar honentzat. Zeru erdia lainotuta, bestea argi, lepoak errealitate batetik bestera biratzen du. Berdintasun publikoa, zenbakizkoa, aparentea, alde batean. Bestean hodeiak, Egon bada eguzkia, emakumeen lurra eta bizitza izan baden bezala, baina ez da ikusten. Begiak biraka, zubi bana ezker eskuin, oskarbiaren pean bata, lainopean bestea. Gizartea doa beraietan, Gran Viatik edo Gran Viarantz, udaletxetik, udaletxerantz, lurrera begira. Gaurko egunak hala eskatzen duelako,...


Hutsik badaude aulkiakitxita ateakhola dira gauzakeuria ari badu oheanhutsa bada kafe hau suhiltzaileek ez dutelako lanikaspaldierortzen dira argazkiak paretatikhautsa hartzeko mesillen atzeanhutsik ateakitxita aulkiaknortasunaren zati dut inertzia kamaleoi ninteke bainaez naiz.


errailak 1456132321117

Burdinazko izaratan

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao