Zer da Blogak.eus komunitatea eta plataforma

CodeSyntax enpresak Bitakora softwarearekin sortutako blog-komunitatea da hau. Helburua argia da: oso modu errazean, edonork bloga sortu ahal izatea, doan, samur eta euskaraz.

Bigarren helburu bat ere badauka proiektu honek: euskal internautei baliabide erabilterraz bat eskaintzea, sarean euskarazko edukia sortu dezan.

2005eko abenduan sortu genuen Blogak.com blog-komunitatea. Aitzindari ere izan zen arlo horretan, Blogari.net plataformarekin batera, euskal internautei blogak sortzeko doako azpiegitura eskaintzeko orduan.

10 urte gainditu ditugu sarean, beraz, eta hasierako helburuak oraindik ere betetzen jarraitu nahi dugu: euskaldunen komunitateari blogak sortzeko erreminta erabilterraza eskaintzea. Blogak plataforma sortu genuenetik, 3000 blog baino gehiago sortu dira komunitate honetan, eta 40.000 artikulu baino gehiago argitaratu dira.

2016ko urtarrilean, plataforma berritu eta berdiseinatu dugu. Domeinuz ere aldatu dugu, Blogak.eus bihurtu baikara (Blogak.com zen lehenago).

Zuk ere sortu blog bat, euskaraz eta aitaren batean.

Bitakora produktuarekin egina

Blogak.eus komunitatea sortzeko, Bitakora produktua erabili dugu. Blog-komunitateak sortzeko plataforma da Bitakora. Hasiera batean Zope gainean eraikia, 2015 amaieran Djangorekin eguneratua.

Produktu librea da Bitakora, GPL lizentziapean banatzen duguna. Hementxe Kodea eta Dokumentazioa.

Erabilera baldintzak

Blogak.eus zerbitzua blog bat sortu eta kudeatzeko erabiltzeak honako baldintza eta zehaztapenak onartzea dakartza berekin:

  • Blogak.eus zerbitzuan erabiltzaile-izen eta pasahitz bat izango duzu. Hura konfidentzialki gordetzea erabiltzailearen ardura da. Gakoak publiko eginez gero gerta daitezkeen okerrak, erabiltzailearen ardurapekoak dira guztiz.
  • Blogak.eus zerbitzua, blogaren kudeaketa teknikora eta ostatatzera murrizten da. Ez du ardurarik blogetan ager daitekeen edukiaren gainean. Blogen artikuluen edukia erabiltzaileen ardurapekoa da, eta blogetan izan daitezkeen erantzunena, iruzkin bakoitzaren egilearena. Erabiltzaileak ez du bloga legez kanpoko jarduerarik egiteko erabiliko.
  • Euskarazko edo nagusiki euskarazko izango diren blogak sortzeko jaio da Blogak.eus. Erdarazko blogak sortuko balira, blog horiek ixteko eskubidea izango du Blogak.eus plataformak.
  • Blogak.eus-ek ez du erantzukizunik izango, zerbitzuaren ezaugarri teknikoengatik, informazioa edo fitxategiak galduko balira blog batean, edo aldi baterako atzigarri ez balira blogak.
  • Blogak.eus zerbitzuko blogetan, blogeko edukia osorik jaisteko aukera dago (WordPress formatuan), eta aukera horri eusteko konpromisoa hartzen dugu. Erabiltzaileak uneoro izango du aukera eduki guztia hartu eta jaisteko.
  • Erabiltzaileak aukera izango du bere blogean jasotzen dituen erantzun eta komentarioak ezabatzeko.
  • Blogariak eskubidea du, albo-zutabean edukia kudeatzeko duen baliabideen artean, jarduera edo talde jakin baten propaganda edo publizitatea ezartzeko, dela babesle batena, dela promozionatu nahi duen zerbaitena. Betiere, legearen barrukoak badira eduki promozional horiek. Halaber, bere blogaren estatistiken jarraipena egiteko kodea gehitzeko aukera ere izango du.
  • CodeSyntax enpresak, Blogak.eus komunitatearen egileak, plataforma honetan jasotzen diren datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen du, eta hori guztia Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan eta bere garapenerako araudian ezarritakoaren babespean. Hala nahi baduzu, Legeak aurrikusten duen sartzeko, aldatzeko eta ezerezteko eskubidea erabil dezakezu, kontaktu orria beteta.

Creative Commons Aitortu-Partekatu

CC-by-sa laburdurak Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentzia adierazten du. Horixe da plataforma honek lehenetsi eta sustatu nahi duen lizentzia. Definizio gehientsuenen arabera, eduki librea edo/eta copyleft terminoak aplika dakizkieke hemengo CC-by-sa testuei. Era berean, lizentzia honek Approved for Free Cultural Use etiketa darama, Erabilpen Kultural Librerako Baimendua. Etiketa hori Creative Commons erakundeak aukeratutako termino bat da, Wikipediarekin eta eduki libreen munduarekin bateragarria den edukia zehatz definitzeko sortua. The Open Knowledge Foundation delakoak argitaratutako Jakintza askearen definizioan ere (testua euskaraz) sartzen da gure lizentzia.

Funtsean honek zera esan nahi du: edonork erabil ditzake norbere blogean agertzen diren testuak. Eskubidea duzu zuk, eta eskubidea dute beste pertsona eta erakunde guztiek:

  • Hemengo testuak norberak nahi duen tokian berrargitaratzeko.
  • Testuen kopiak egiteko.
  • Testuotan oinarritutako lan eratorriak egiteko, erabilpen komertzialak barne (liburu batean bildumaren bat egiteko, adibidez).
  • Testuak erabiltzeko euskarazko Wikipedian artikuluak dokumentatzeko, hemen deskribatutako prozesua bururaino iristen denean.

Baina eskubide horiekin batera, betebeharrak daude:

  1. Egiletza aitortu behar duzu. Artikuluaren bidaltzaileari zor zaio egiletza hori, ez Blogak.eus webguneari.
  2. Baldintza berean banatu behar duzu lan eratorria edo egiten duzun kopia edo dena delakoa.

Egiletza aitortu eta lizentziaren baldintzekin zuzen jokatzeko modu zuzen bat izan daiteke erabiltzaile izena aipatzea, lizentziaren aipu eta lotura eskaintzea. Adibidez, paperean inprimatuko bazenu, honela:

 © Urlia Berendia
 cc-by-sa Creative Commons Aitortu Partekatu
 http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu
Blogak.eus-tik hartua (egilearen izena eta jatorrizko edukirako lotura erantsiz).

Aitortza eta eskubideak artikulugileei zor zaizkie, baina Blogak.eus-eko jatorria aipatzea zuzena eta jatorra izango litzateke, eta eskertuko dizugu.

Cookieak

Cookieak tamaina txikiko testu-fitxategiak dira, eta webgune jakinetako orrialdeetara sartzen den erabiltzailearen disko gogorrean edo memorian gordetzen dira. Horrela, erabiltzailea berriro konektatzen denean, haren zaletasunak ezagut daitezke. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzte diskoko datuak irakurri edo informazio pertsonala atzitu, ezta beste hornitzaileek sortutako cookieak irakurri ere.

Webgune honetan, Google Analytics zerbitzuari lotutako Cookieak erabiltzen ditugu. Google Analytics web-analisirako zerbitzua da, eta Google, Inc. konpainiak eskaintzen du. Enpresak Delaware-n dauka egoitza, eta bulego nagusiak helbide honetan daude: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak ("Google"). Google Analytics zerbitzuak “cookieak" erabiltzen ditu. Cookieak ordenagailuan gordetzen diren testu-artxiboak dira, eta erabiltzaileek webguneari ematen dioten erabilera aztertzen laguntzen dute. Cookieak webgunearen erabilerari buruz ematen duen informazioa (IP helbidea barne) zuzenean transmititzen zaio Google-ri, eta hark Estatu Batuetako zerbitzarietan artxibatzen du. Google-k gure izenean baliatzen du informazio hori, webguneari ematen zaion erabilerari arrastoa jarraitzeko. Horrela, webgunearen jarduerari buruzko txostenak biltzen ditu, eta webgunearen jarduerarekin eta interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk eman. Google-k hirugarrenei transmiti diezaieke informazio hori, legediak hala eskatzen duenean, edo hirugarren horiek Google-ren kontura informazioa prozesatzen dutenean. Google-k ez du zure IP helbidea hark eskura duen beste daturen batekin lotuko. Datuak tratatzeari edo jakinarazteari uko egin diezaiokezu cookieak erabiltzea errefusatuta, eta, horretarako, zure nabigatzailea konfiguratu beharko duzu. Dena dela, horrela egitekotan, jakin ezazu agian ezingo duzula webgune honen funtzio guztiak erabili.

Cookieak desgaitzeko modua nabigatzaileen arabera aldatzen da. Nabigatzaile guztiek aukera ematen dute cookieekin lotutako aukerak konfiguratzeko.

Baliteke webgune honen egitura eta funtzioak aldatzea, atal, zerbitzu edo eduki berriak gehitzeko. Horrek erabilera alda dezake, eta, kasu horretan, cookie-politika ere aldatuko litzateke. Horregatik, erabiltzaileei gomendatzen diegu gure webgunean sartzen diren bakoitzean cookie-politika berrikus dezatela, azkeneko bisitatik aldaketaren bat izan den ikusteko.

Egiletza eta laguntzaileak

Blogak.eus webgunea eta Bitakora produktua Codesyntax enpresaren lanak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundutako proiektua.


Harremanetarako

Harremanetarako eta edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan, mesedez.