Etxean bero da.

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-25 21:14



Beti entzun izan dut itzultzen zirenen ahotik estatikoa dela dena. Hargatik etorri naiz lasai, oso lasai, erretzera guztia. Kurbarik gabeko irribarre bat agertu zait bat-batean, begiak txikitu dira eta kantatzeko gogorik ez dut.
Kontzientzia daramat, zakurra bailitzan segika, atzetik. Hala aurkitu dut neure burua, aurkitu edo, kontzientzia eta zakurra bera baino galduago.
Masailetan hezetasuna nabaritutakoan, orduan, erraiei galdetu diet zergatik ari naizen negarrez. Isiltasun zuria da zainetan igeri doana.
Etxean bero da. Amak igarri dizkit begiak garrasika, ta halere, afariaz hitz egin dit.
Ez naiz gose, barkatu.



Utzi iruzkina: