hauek dira

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-12-27 00:51



Mendia elurra erreka errepidea trena. Izan zitezkeen itsasoa hondarra itzala itsasontzia moila. Baina ez dira. Mendira igotzea otuko zaizu, itsasoan igeri aritzea ez, ordea. Gailurrak pozten zaituenean, nola jakin zenezake bainu batek gehiago bete zaitzakeen edo ez? 

Mendia maite bazenu gehien, jakingo bazenu mendia maite duzula gehien, asmatuko al zenuke bizitzen itsasoa ikusi gabe, ziurtatu gabe mendia baino gutxiago maite duzula?

Nik ez.



Utzi iruzkina: