Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Autobus-geltokira goizegi ez iristearren ohean etzanda, minutu inexistenteak.Norberarenak diren momentuak.


Udazkena

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-09-29 08:50

Esofagotik, trakeatik orbela erortzen, erortzen. Urdailean, biriketan, gibelean, bihotzaren azpian... orbel pilak, haurrak jolasteko nahi badute. Zertara dator udazken hau? Leku hutsek beteagoak dirudite orbelez estalita, arre. Batzuei bizimodu edo toki aldaketa bat komeni zaien bezala behar nuen nik urtaro aldaketa bat.


Urduritasun nekaezin eta ulertzen zaila barruanihes egiteko beharra, baina gogo gutxiapropos berunezko zapatak jantzita, terraza batean zerbeza batekinc'est la vie, diote ondotikc'est la vie, egia mingarriagoak isiltzearren esaten da hori


Beti esan dut denborak eta itsasoak sortzen didatela munduan errespetu gehien. Inoiz baino egiagoa da gaur hori.


Iraila

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-09-12 22:57

Oporretako argazkiak ordenagailuetangogoa, euforia eroria iraileanhemen asfaltoaeta itsasoa dirudien ibai bat.


euri egunak

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-09-03 23:43

Bizitzen ikasten ari gara beti, malkoak hegaldatzen bihurtu arte euri.


itsasoa

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-08-21 10:33

Itsaso berari begira emandako egunetan konturatu  naiz itsaso bati begira nagoela bizi naizeno. Nola olatuak hausten diren eutsi nahi izan ez dizkidaten begiradek sortutako amorruagatik. Eta nola bakarrik naizen sartzen uretan, inor nirekin etorriko den zain egon gabe, niretzat olatuak, kresala, marmokak eta tiburoiak. Bizitza hau nirea da, inork dudarik balu oraindik. Zer nahi dudan erabakitzen dudanero neroni bihurtzen naiz olatu handi eta barruak haitzak kolpatzen ditu. Bizitza hau nirea da, baina besteenak higatzen nabil.


Herrialde bat gerran, hori da nire barrua. Metrailak, granadak, tankeak, kanoiak.Bitartean, besteen begietan errefuxiatzen naiz. Tindufera iristen diren jakiz betetako kamioiak bezalakoak dira besteen begiak niretzat.


Badauzkat behar batzuk ase ezinak gauezgaragardotan itotzen ez diren euliak eta ez dut parrandarik nahi entzun zidaten mozkortu nintzen gaueantabernetan euliak hegazbaina zer ote da denbora bota du norbaitekeuli hilezkorrak orratzak dira erloju honetannon denbora ez duen garagardoak hilko sekulaez naiz ezertan zentratzenzizta ez eginagatik, despistatu egiten nautebegi ilun bi ezagutzen ditudalako, euliak bezain beltzak ia


Oin bana garela ulertu dizut, ezkerrera banoa ez zarela etorriko atzetik, aldiz, balitekeela biok urratsen bat koordinatzea ere, baina ez lukeela zertan oinatzik utzi. ...baina jakin ezazu noizbait ilargira bazoaz han aurkituko nauzula... Hala ari da itsasoa kantari. Itsaso bat baita hau orain, oin biak kolpatzen dituena bizirik daudela gogoraraziz. Esan dizut mugitu egin nahi dudala itsasertz honetatik, hau ere ertza baita azken batean. Akaso ez dizut argi utzi flotatzen ere ez nintekeela eroso egongo, itotzeko arriskua onartu behar baitu igeri egin nahi duenak.


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao