negua da

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-01-09 12:20




Azken aldian ez dugu surik piztu
sutondorik gabeko etxea da gurea
aspaldian ez du elurrik egin
botak elurraren zain daude kalefakzioaren alboan
sutondorik gabe
aterki beltzik ez da apenas kaleetan
akaso egun bereziki euritsuetan bainoago
egun bereziki ilunetan
negua da
ez hotzik, ez elurrik eta euri gutxi
baina negua da
hotz naiz, bideak itxita dauzkat kateekin ez banoa eta putzuak daude gure etxeko pasilloan
nire negua da.






Utzi iruzkina: