Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

Ez dago ez hor eta ez hemen, atearen mugan baldosa gorritan etzanda. Bero handia duenak baino ez luke zilborra zoru hotzean jarriko. Berotuta eta biluzik ez da larrua jotzerakoan bakarrik egoten. Baldin gorputz inerte hori harreman bat balitz, hanka bana ginateke gu, itxuraz nor bere aldetik goazenak, baina gerritik lotuta etengabe, kasualitate faltsu bati esker arratsaldeak erdibanatzen. Akaso badenez itsas-hondoa garbitzen hasteko garaia, naizen hankari begiratu behar diot, ia odola nola doan bere zainetan. Odola gorria zergatik den, suagatik ala arriskuagatik. Neronek esana da besteei em...


Bide osoa

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-07-03 10:01

Egindako bidea ikusten da atzera so. Burua biratzean, egiteke dagoena. Begiek ez dituzte bide osoaren bi aldeak aldi berean ikusten inoiz. Aldiz, arrainek, zaldiek, bai, begiak albo banatan dauzkatenez. Burua biratzen aritzen gara etengabe, bidearen alde bati begira, baina besteari bizkarra emanez beti. Orainaz, bitartean, ez da inor gogoratzen.


Amapolak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-06-28 22:57

Amapola garagorriak bai bainazimeltzen errazak geure lurretik kanpo.


Bandera trapu bat da haizerik ez badabil.   Ostera haizea dabilenean oso bestela dira gauzak eta bandera trapu bat da.Harkaitz Cano


Itsas-hondoa

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-06-16 17:01

Oin zurien azpian, oso azpian, itsaso sakona dago. Han egoten dira arrainak, harriak eta beste.Begiak zabalduagatik urpean, inoiz ez da nahi hainbat ikusten. Ikusten ez dugun arrainik ez dezakegu jan, ez balira bezala da. Nire zaborra ere inon ez daiteke egon itsas-hondoan baino hobeto. Ur ilunetan. Ez balitz bezala. Nire zaborra asko da. Astean bitan larritzen nauen tristura, dagokidanik sinetsi gabe ematen dudan ustezko laguntza, tximeletarik eza erabiltzea egin gabekoen damua baretzeko. Ur ilunetan sakonera doaz denak, urrun nigandik, ikusi ezin ditzakedan tokira.Azal zuri biluzia itsaso...


Airea eta niura eta nilurra eta niaireak arnastu nauurak edanlurrak zapalduelkar bizi duguhemenorainbizirik gaude.


itzalak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-05-31 13:29

Itzalak sortzen ditu eguzkiak. Izan baden guztiak badu bat. Gauez ez. Ilunak ez du errealitatea itzalez itzal biluzten, badira, hargatik, ilargiak bakarrik dakizkien egiak.Era berean, zerbezazko ilunabarrak geronek hil genitzake. Zertan itxaron gauari beti? Itzalak permanentez errepasatuko nituzkeela esango dizut aurki, gau batez.


Eguzkia barrote artetik bere zeldara sartu da eta atxilotu egin du erre zaizkion masailetan.Ibaia iritsi da iturritik eta atxilotu egin du edalontzia betetzean.Mundua ekarri dio liburu bateketa atxilotu egiten du irakurtaldiro.Askatasunak preso dauden bitartean inor ez da izango aske, ez zu, ez ni, ez eguzkia, ez ibaia, ez mundua.


Marrazkia

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-05-22 04:32

Euri egunetan zirriborro dira espaloian Gran VĂ­an zehar doazenak, beren urratsak eta gogoa. Pintzelkada nahasiak dira, artea sortzeko inolako asmorik gabe eginak. Semaforo gorriro arnasa hartzen du ustez eromenaren silueta den hiriak, berde jartzean airea botatzeko berriz. Semaforoa ez da laukizuzena, sentitzen dut. Parean datorren horren irribarrea ere ez da borobil erdi bat. Ez da lerrozuzena jarraitzen dudan bidea. Askoz distortsionatuagoa da mundua, badakizu? Nire begiak dira linea zuzenez marraztea erabaki dutenak, labirinto batean bizitzekotan, paretak behintzat zehatzak izan daitezen...


Itsasoetan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-05-18 23:22

Korronterik ez dagoen itsasoetan norberak sortu behar du korronte hori eta bere burua eraman aurrera, aurrerago beti. Segi eta segi eta segi. Egiaz aurrera egin nahi duen zalantza sortzen zaiona ur zurrunbilo batek eramaten du. Idiak bezala zuzen, banoa ni ere. Bilboko ibaianurertzera iritsi ezindaolatu bat.


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao