Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

zilarrez

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-10-29 09:17

Zilarrezko muxu bat eskatu dit norbaitek, baina nik ez dakit zilarrezko muxuak ematen. Erdoiltzen ez diren ezpainek ez dute existitzen, beraz, ez biezat etor horrelako eskari inposibleak eginez, nahiz onartu behar den poetikoa ere badela. Ni burugogorra jaio nintzen, hori ere hala da, eta ezetz uste izan duenak jakin dezala eman egingo diodala zilarrezko muxu hori. Aluminiozko paperarekin bola bat egin, mahaian zanpa zanpa egin, eta ezpainak margotuko ditut. Ez, aluminioa ez da zilarra.Martzianoz mozorrotu gineneko jantziari zati bat kendu eta ezpainetan itsatsiko dut loctitez. Ez, telak ne...


ez esan

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-10-19 23:30

Ni ez naiz itsasora iritsiko, esaten du ibaiakNik ez dut inor bustiko, euriakEz naiz aldatuko, diot nik


Absurdoa da

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-10-16 00:16

Joatea ez da joatea itzuliz gero maiz. Ez da nahikoa alde egitea dagoeneko ez naizela hemengoa pentsatuz. Etxea, lehen bat eta bakarra zena, orain bitan zein den zehaztu behar izate hori, ez da aski. Uste dut erbesteratu zaizkidala ideiak, begiradak, hotzikarak, difuminatzen ziren begiak. Uste dut... uste nuen, kostata baina konturatu bainaiz ezer ez dela gaur bai eta bihar ja ez.Hurbildu zara eta jaitsi nauzu zerutik, erakutsiz ez naizela orain arteko errealitatea ipuin bihurtzeko gai. Absurdoa da, nola saiatu naizen biona den zerbait niretzat hartzen eta nahi nuena egiten horrekin.


Ile jasoaaske zenik ez gogoratzekokarmina erruzmuxuak hainbat ez sentitzekobegi itxiak ikusten duenik ez ikustekoHor da tipoadeabruaren semeaemakumea bere ezkontzak itoa.


Hau naiz ni.Ei, ulertu? Baden hau naiz.Nire kea eta begiak arnastuko dituzu, urrun doazenak guztiak, galduta,  tonu grisez.Aurpegira botako dizkizut, arnasten duzun bakoitzean, arnasik gabe sentitzeko moduan.Itoaren itoan nire irudia ketan difuminatuko da pixkanaka, zurea baino motelago, halere.


h i l

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-09-12 07:08

zorionez edo zorigaitzez, anitz ekibokatu ekarri gintuzten deserriko azken ipurdi honetan bizi edo hiltzera. eta bizi, estu, ia mirari, gainbizi gara Joseba Sarrionandia Bizitzearen aditzak badu jarraipenaren zentzua, edozein denboratan idatz daitekeelako, bakoitzean esanahi ezberdina emanez. Hortaz, bizi izan zuen, bizi zuen, bizi izan du, bizi du, bizitzen ari da, biziko du. Hiltzea, ordea, beste kontu bat da. tiro bat da, azken puntu bat, argia itzaltzea da, azukrea bezala disolbatzea, liburua ixtea da, tira egitea komuneko bonbari. Horregatik,ez ditu denbora guztiak hartz...


dabil

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-09-07 15:47

Hiriaz mintzatu zen Atxaga behin, ziutatea zioen. Handia zela ulertu genion begiak horren zabalik zeuzkanez, boza hain urrunera igorria. Baina, egiaz, inor gutxik ulertu zuen, ulertzearen zentzu benetakoan, esan nahi ziguna. Eraikinek ezkutatzen dituzten eraikinak, gurutzatzen ez dakiten begiak, autobusetako kristal gandutuak. Hark esan nahi zuen, ulertu diot, ezer ez dela izan, deus ez dagoela egon. Guztia doa, dator. Dabil.


Tangoa inoiz dantzatu nuenmusikaren erritmorasorbalda irmo, eskua geldita alboz belauna goraaurrera bat, bi, atzera bat, bita bat, bi, hiru alboraasko mugitu arren ez gineninoiz iritsi inora.Nahi baino azal zuriagoakbeltzarekin kontrasteaelegantziak eskatu zidansoineko hura janzteazuk alkandora beltza zeneukan,lepoaldean askeabioi ere zail egin zitzaigunelkarri so arnastea.Ez dakit nola mintza litekeengizakia maitasunaz,hutsaz, arimaz, herraz, bakeazedota askatasunazni mintzo nintzen gure gerriezta takoien oihartzunazizua sortzen zidanaz etaizua sortzen zizunaz.Hil ez genuen paniko horiziho...


Ez litzateke mugitukohaizerik ez balitzez haizerik antzemangomugituko ez balitz.Nagusia ere bada morroiaren mendeko.


erdiguneak

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-08-22 23:05

[...] baina ongi genekien euren burua erdigunetzat daukatenek ez dutela beste baten beharrik. Izan ere, heliozentrismoa bera ere pikutara bota genuen Berlin konkistatu genuen egunean bertan. Gure inguruan biratzen zuen guztiak eta zail da azaltzen zer plazer sortzen duen erdiguneak non diren norberak erabakitzeak. Kafetegira jaisten ginenetan, han zuen erdia ziutateak; lanera abiatzen ginenetan, zuk erraz eta nik hanka puntetan eusten nuen metroko barran; oheratzen ginenetan, menturaz bion sabelen artean irristatzen zen izara bihurrian zegoen zentroa. Erdiguneak, noski, bat baino gehiago ba...


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao