zilarrez

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-10-29 09:17
1

Zilarrezko muxu bat eskatu dit norbaitek, baina nik ez dakit zilarrezko muxuak ematen. Erdoiltzen ez diren ezpainek ez dute existitzen, beraz, ez biezat etor horrelako eskari inposibleak eginez, nahiz onartu behar den poetikoa ere badela.

Ni burugogorra jaio nintzen, hori ere hala da, eta ezetz uste izan duenak jakin dezala eman egingo diodala zilarrezko muxu hori.

Aluminiozko paperarekin bola bat egin, mahaian zanpa zanpa egin, eta ezpainak margotuko ditut.
Ez, aluminioa ez da zilarra.

Martzianoz mozorrotu gineneko jantziari zati bat kendu eta ezpainetan itsatsiko dut loctitez.
Ez, telak nekez izan litezke zilarrezko.

Txinotan purpurina erosiko dut eta pegatuta geratuko da ezpain bustietan.

Ez, zilarra ez dute horren merke saltzen.

Baina burugogorra naizenez, lortu dut ematea zilarrezko pa hori, aurrez esan diodanez zilarrezko muxua zetorkiola. Sinistu dit, eta zilarrezko muxua jaso du.

Hitz apalez esango dut, tonu ia hilez, akaso sinestea ez dela akatsa beti.

hgwxx/7

hgwxx/7 2011-11-17 05:00 #1

Sinistea gauza ederra da, dela zilarrezko ezpainetan, dela begi gardenetan. Nik etxean maketa izugarriak dauzkat eraikiak, kolore argi ederrez jantzitako panpinak, pilekin dabilen txu-txu tren bat eta baita kartoizko eraikin xumez osatutako hiri handi bat ere. Batzuetan, gainera, zilar kolorezko euria ere egiten du hiri horretan, motore txiki batez osatutako mekanismo baten bidez.

Horregatik, nik uste, muxu hori eskatu dizunak badakiela ez duela horrelakorik jasoko. Agian, berak ere, ez du purpurina tanta bat besterik eskatzen, edota aluminio paperaren zatitxo bat, bertatik nahi beste zilarrezko muxu eratu ahal izateko.

PD: Muxu bat (hezur ta haragizkoa) urrundik!

Utzi iruzkina: