Burdinazko izaratan

Ezagutzen ditudan hirien izenak e

kale

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2013-01-05 14:15

Kaleak, noa kalean.Leihoak, ateak, aitonak.Zein kaletatik zein kaletara noan, inork baleki.Jakin nahi banu, akaso hobe, edo ez.Zeruak zapaltzen ditu etxeak, eguzkiak heltzen digu azaletik. Ez inora joan, esanez.Inora ez joatea ezinezkoa da.Itxaroten jende askok inbertitzen ditu orduak, kalera begira etxetik, edo etxera begira kaletik. Baina zain denak.Espero al dugu etorkizunik? Aukera idiliko hori, alde egiteko, norberagandik. Eta itzultzeko, agian, akaso, nahi badut. Hor zehar joatea ta gero izatea zure sorbaldan nora itzuli. Zain dauden izaki berekoiak, koldarrak. Arriskatzen ahantz dagi...


ibaiak

1
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-12-27 09:26

Oso motel doan ibai batek ebakitzen ditu gure herriak. Ez du indarrik gure bizitza zatiak higatzeko, beldurrak eramateko itsasoraino. Eta zer kontatu behar diot orain ur-jauzi baten ertzean bizi denari? Mezu bat bidaliko banizu errekara botatako botila baten barruan, seguru izan, politt, ez litzaizukeela iritsiko.


Balea hezurrez eginiko lera daramazuen zakur begi urdinok, aiaiai, zer dela eta zoazte ipar haizearen kontra elur eternalezko lautadetan barrena. Izotzezko itsaso mortuari azkura egiten diozuen zakur salbaia eta gosetuok, aiaiai, nor da zuen jabe, zein dama zuri zerbitzatzen duzue latigopean, aho behelainozko bidean. Zein helburu, zein mandatu, zein fantasiagatik lehertzen zarete ekinean, aiaiai, baldin eta helburua, mandatua, fantasia ez bada sekula zeuena izanen. Gizajendea igloo tipira sartuko denean zuek kanpoan geratuko zarete, aiaiai, zeuetako lagun ahulena akabatu beharko duzue gose...


Abendua

2
errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-12-02 18:30

Ordutik abenduak liburutegiak esan nahi du, ospitale bat, Durangoko Azoka bakarti bat, kafea, ezkerrarekin egindako telefono deiak, esnatze bortitz bat.Abendu honetan etxean ari naiz ikasten, ez ditut egunean bi kafe baino gehiago hartzen eta eskuinarekin deitzen didate berriro. Esna jarraitzen dut.Ez noa barrurago. Barrurago ezin delako.


Erantzunik espero ez duten zer moduz zaude pedanteak airean, kearekin batera, nahiz eta tabernetan erretzea debekatuta dagoen berez. Debekatuta dago, baita ere, gehiegi pentsatzea, gehiegi pentsa daitekeela suposatuz. Erlatibizatzen dugula sinesten dugun pertsonok ere beti daukagu zurito bat eskutan. Gero mugak daude, neskak nesken komunera sartzen dira eta frantsesez dauden kartelak tonu lerdo batean irakurtzen dibertitzen gara Baionan. Gelan gitarra bat daukat sokak hautsita, gizonek bibotea eramaten zuten garai hartako estanpatu koadroduna daukan funda batean sartuta. Inoiz inork jotzeko...


Hidratatu

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-11-04 10:22

Entzun nahi dudan mundurik ez dagoenetan musika zarata zait belarrietan Hidratatu erori baino lehen lurrera eta inor izan ez alboan altxatzeko Tripan, sabelean ez, tripan huts bat orroka Ezereza preso abdomenean Askatuko zintuzket hain nirea ez bazina Zerez bete zintzakedan baneki Fikzioz Beldurrez Neure buruari barkatutako jarrerez Anbizioz Ahuldadez Gaupasaz lorategitatik ostutako loreez Inorentzat ez diren loreak oheak akordeak Itsaso arrotz bana doakigu zainetatik Taupadek ponpatzen dituzten litro gaziak Noizbehinka zauri bat eta uholdeak Hidratatu erori baino lehen lurrera eta inor iza...


Ibaia

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-10-29 09:23

Ez da Danubio deitzen, ez da Mississippia, Ibaizabal deitzen da nire sorterriko ibaia. Ez da Danubioa, ez da Ibai Horia, erreka labur mehe herdoil urez betea. Han ibiltzen ginen, antzina, hango Harripausuetan...Ez da Danubio deitzen,ez Nilo, ez Niagara, Ibaizabal deitzen da niresorterriko ibaia.Handik alde eginda,zubirik zubi beti, ez nuen uste berriz topatuko nuenik. Orain barruan sentitzen dutIbaizabaleko ur uherra.Ez dakit zelan gertatu den ura barrura sartzea.Inoiz edan egingo nuen Ibaizabalekoa. Ez da Danubioa, ez da Ganges saindua,ume denboretako gure erreka lohia. Orain bihotzetik pa...


Zaborra

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2012-10-20 00:02

Paperezko poltsa bat lurrean, kolesterola igoko bailuen hain ziur izateak inor bota izanaz ez garela sekula damutuko.Gose den haragiak haragia bilatzen du. Bihotzarekin hogei aldiz mastikatu beharreko mokadu bat.


Lurrari eusteko landatzen ditugu zuhaitzak lurrean. Batek jakin zenbat zorutan senti gintezkeen bizirik lokazteko prest bageunde, baina aldatuko ez den belardi polit bat egin dugu gure larruarekin. Bertan daude zuhaitz txikien itzal luzeak eta laztanek apenas tenkatzen duten belarra.


Oso fikzio erreala hasi genuen, bukaeren ausentziaren izu izan gabe. Bere burua zinefilotzat duen gutxik laudatuko du bukaera ponpoxoko istoriorik. Pipak jaten emandako pantaila handi asko bizi izan ditugu amaiera anbiguoen alde. Aldebakarrekotasuna aipatzen dute politikariek. Nor bere aldetik dabil fikzio berriak sortzen, baina begi-nini hauek beti izango dute beltz zati bat zuretzat.Eskerrik asko, gozamena onartzeagatik hitzez. Zurito bat?


errailak 1456132321117

Hainbatetan aldatu zaizkit letrak arrotz naizela neure kaligrafian bere ehundaka atzaparrak erortzen zaizkion zuhaitza bezala mudatzen naiz hostoz erortzen zaizkit udazkeneko iritziak zalantzekin loratzeko. Hainbatetan aldatu ditut letrak ez dudala konprenitzen nola batzuen a beti den arranditsuegia, z zorrotzegia, o borobilegia. Ez dudala ulertzen nola ez diren aldatzen nola ez duten aldatu nahi. leire bilbao