kale

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2013-01-05 14:15
1



Kaleak, noa kalean.
Leihoak, ateak, aitonak.
Zein kaletatik zein kaletara noan, inork baleki.
Jakin nahi banu, akaso hobe, edo ez.
Zeruak zapaltzen ditu etxeak, eguzkiak heltzen digu azaletik. Ez inora joan, esanez.
Inora ez joatea ezinezkoa da.
Itxaroten jende askok inbertitzen ditu orduak, kalera begira etxetik, edo etxera begira kaletik. Baina zain denak.
Espero al dugu etorkizunik? Aukera idiliko hori, alde egiteko, norberagandik. Eta itzultzeko, agian, akaso, nahi badut. Hor zehar joatea ta gero izatea zure sorbaldan nora itzuli. Zain dauden izaki berekoiak, koldarrak. Arriskatzen ahantz dagigun egin du lan gure heziketak.
Kalea utzi, dudan jarri zerua beti dagoela hor. Alde, ospa, bukatu. Edo hasi.
Kale hau ez da besteak baino estuagoa, zabalagoa, politagoa. Kale hau kale da, bertan doa kale egiteko beldur dena. Kalean, bitartean, noa ni.


sorgina

sorgina 2013-01-17 01:09 #1

Ta zeinen polita den eskale baten antzera kale kantoi batean exeri eta jendeari begiratzea, kaleari.
Mundua geldi zure aurrean, abiadura bizian. Inor ez da ohartzen hor zaudenik, edo ohartzen da, baina ez dizu begiratu nahi. Ez dauka, zuri begira jartzeko astirik ere, ez duelako hartu nahi...
Lehengo batean gitarra hartuta jarri ginen lagun bat eta biok kale ertzean, kantari. Ederra esperientzia.


Utzi iruzkina: