Absurdoa da

errailak 1456132321117 Burdinazko izaratan | 2011-10-16 00:16




Joatea ez da joatea itzuliz gero maiz. Ez da nahikoa alde egitea dagoeneko ez naizela hemengoa pentsatuz. Etxea, lehen bat eta bakarra zena, orain bitan zein den zehaztu behar izate hori, ez da aski. Uste dut erbesteratu zaizkidala ideiak, begiradak, hotzikarak, difuminatzen ziren begiak. Uste dut... uste nuen, kostata baina konturatu bainaiz ezer ez dela gaur bai eta bihar ja ez.

Hurbildu zara eta jaitsi nauzu zerutik, erakutsiz ez naizela orain arteko errealitatea ipuin bihurtzeko gai. Absurdoa da, nola saiatu naizen biona den zerbait niretzat hartzen eta nahi nuena egiten horrekin.



Utzi iruzkina: